Descárgate la app
Nafarroako Museoak oztopo arkitektonikoak kendu ditu bi aretotan
2020ko abenduaren 24a
Nafarroako Museoak oztopo arkitektonikoak kendu ditu bi aretotan
Nafarroako Museoak bere bi museo-gunetan oztopo arkitektonikoak kentzeko lanak hasi ditu, zehazki, Didaktika Aretoan eta erakusketa iraunkorreko 1.9 aretoan.
Bi espazio horiek berritzeko lanek irauten duten bitartean, jarduera didaktikoak Historiaurrean sartzeko gelan egingo dira eta 1.8 aretoan kokatutako Leireko Arketa, Nafarroako Museoko 3.1 aretoan bisitatu al izango da.
Gela didaktikoa
Didaktika-aretoaren irisgarritasuna hobetzeko asmoz eta Irisgarritasun Unibertsalari buruzko ekainaren 14ko 12/2018 Foru Legean ezarritakoa betez, Nafarroako Museoak espazio horietara sartzeko eskailera guztiak partzialki kentzeko obrak hasi ditu eta halaber, premia horietara egokitutako igogailu bat ezarriko du.
Une honetan, Nafarroako Museoak eskola eta haurrentzako tailerrak eskaintzen ditu programazio didaktikoan. Lehenengo kasuan, urria eta maiatza bitartean egiten dira eta, bigarrenean, Eguberri, Aste Santu eta udako oporraldietan. Ekimen horiek batez ere Nafarroako Museoko Didaktika Aretoan garatzen dira. Bertara iristeko gaur egun eskailera asko gainditu behar dira.
Erakusketa iraunkorraren aretoa
Era berean, erakusketa iraunkorra erakusten den aretora sartzeko gainditu beharreko bi maila kenduko dira. Bertan, Iruñeko katedraletik datozen horma-pintura gotikoen multzo bat agertzen da. Lehenengo solairuan, gela gainerako zoladuraren maila berean altxatuko da. Aldaketa horrek 1.9 aretora erosoago iristea erraztuko die bisitariei.
Beraz, irisgarritasun-lan horiek direla eta, bisitak itxi behar izan dira eta aldi baterako, 1.9 eta 1.8 aretoak. Lan horiei esker, "areto horretan dauden horma-pintura gotikoak hobeto aurkeztu ahal izango dira", gogorarazi dute Nafarroako Museoko arduradunek.