Descárgate la app
Nafarroako enpresek aholkularitza espezializatuko finantzaketa eskuratu ahal izango dute 4.0 Industriarantz aurrera egiteko
2020ko abenduaren 22a
Nafarroako enpresek aholkularitza espezializatuko finantzaketa eskuratu ahal izango dute 4.0 Industriarantz aurrera egiteko
Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak ateratako laguntza-deialdia Foru Gobernuaren 4.0 ibilbide-programara batu da
Nafarroako enpresek 9.185 eurora bitarteko diru-laguntza eskuratu ahal izango dute aholkularitza espezializatuko lanak kontratatzeko, eraldaketa digitalean eta 4.0 industrian aurrera egitearren. Laguntzak Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak bultzatu ditu, eta Industria Antolamenduko Eskola Fundazioak kudeatzen ditu, Nafarroan Garapen Ekonomikoko Departamentuaren lankidetzarekin. Laguntzak telematikoki eskatu ahal izango dira urtarrilaren 12ra bitarte.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).