Descárgate la app
Hezkuntza Departamentuak 1,9 milioi euro eskaintzen ditu Oinarrizko LHko irakaskuntzetarako eta lantegi profesionaletarako ikastetxe itunduetan eta irabazi-asmorik gabeko erakundeetan
2020ko abenduaren 22a
Hezkuntza Departamentuak 1,9 milioi euro eskaintzen ditu Oinarrizko LHko irakaskuntzetarako eta lantegi profesionaletarako ikastetxe itunduetan eta irabazi-asmorik gabeko erakundeetan
Gainera, beste milioi bat euro bideratzen ditu curriculum egokituko programetarako, irabazi-asmorik gabeko erakundeetan
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, erabaki bat hartu du Hezkuntza Departamentuari baimena emateko Oinarrizko Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako eta lanbide lantegietarako 1,9 milioi euro erabil ditzan ikastetxe itunduetan eta irabazi asmorik gabeko erakundeetan. Gainera, irabazteko asmorik gabeko erakundeetan curriculum egokituko programak beste milioi bat eurorekin finantzatzeko baimena ematen da.