2020ko abenduaren 22a

Gobernuak Nafarroan 2021erako baliogabeak diren egunak deklaratu ditu, epeak zenbatzeko

Larunbat eta igande guztiak dira, baita hamahiru jaiegun ere

Nafarroako Gobernuak foru dekretu bat onartu du gaurko saioan 2021erako egun baliogabeak izendatzeko, epeak zenbatzeko.

Zehazki, larunbatak eta igandeak izango dira eta beste hamahiru jai-egun hauek: urtarrilak 1 eta 6; martxoak 19; apirilak 1, 2 eta 5; maiatzak 1; urriak 12; azaroak 1; eta abenduak 3, 6, 8 eta 25.

Horiei beste bat gehituko zaie, toki-mailakoa, dagokien Udalek proposatuta, Nafarroako Gobernuko Enpresa Politikako, Nazioarteko Proiekzioko eta Laneko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez ezarrita.