Descárgate la app
Iturengo ikasleek Pulunpa ikastetxe publiko berria urtarrilean estreinatuko dute
2020ko abenduaren 21a
Iturengo ikasleek Pulunpa ikastetxe publiko berria urtarrilean estreinatuko dute
Haur eta Lehen Hezkuntzako 70 bat ikaslek Pulunpa ikastetxe publiko berria estreinatuko dute urtarrilean, Gabonetako oporrak igaro eta gero. Hezkuntzako kontseilaria den Carlos Gimeno eskola-eraikin berrian izan da gaur goizean; bertan, Departamentuak guztira 2.685.774,34 euro inbertitu ditu.
Hezkuntzako kontseilariak instalazio berriak bisitatu ditu Javier Bereau Miquelarena alkatearekin eta Arantxa Díez Aranburu ikastetxeko zuzendariarekin batera.
Instalazioak
Eraikin berriak, guztira, 1.214,70 m2-ko azalera eraikia du, 6 unitaterako edukierarekin. Gainera, berariazko gelak, jantokia, irakaskuntza-bulegoak, komunak eta bestelako gela osagarriak ditu. Eraikina Díaz Arquitectos, S.L.k proiektatu du eta kontsumo ia nulutzat jotzen da.
Excavaciones Osés SL enpresak egin ditu obrak 2.207.899,34 euroren truke eta inbertsioaren guztizko prezioa 2.685.774,34 eurokoa izanda. Obrak 2019ko azaroaren 4an hasi ziren, 7 hilabeteko aurreikuspenatekin; beraz, 2020ko ekainaren 5erako amaituta egon behar zuten. Hala ere, lurrak mugitzeko lanak hasi ondoren, inguruko hegala egonkortu egin behar izan zen, hondeaketak eragindako lur-irristatzearen ondorioz lanak egiteko segurtasun-arazoak zeudelako.
Hala, obra-kontratua aldatu egin zen eta obrak 2020ko azaroaren 23an amaitu dira. Une honetan, Hezkuntza Departamentua lanean ari da eraikina egokitzeko eta hornitzeko Gabonen ondoko lehen egunean funtzionatzen has dadin.
Orain arte, Pulunpa Ikastetxe Publikoa irakaskuntza-jarduera garatzeko beharrezko baldintzak betetzen ez dituen udal-eraikin batean kokatu da, udaletxea bera eta herriko taberna dauden goiko solairuetan.