2020ko abenduaren 21a

Agenteen eta kanpoan aurkitzen diren herritar nafarren arteko III. Topaketa iraunkortasunean oinarrituko da aukera gisa

Jardunaldia abenduaren 29an izango da, eta kanpoan dauden herritar nafarren eta Nafarroako agente publikoen eta pribatuen arteko erlazioa bultzatzea du helburu

Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak III. Next Topaketa antolatu du; hain zuzen ere, datorren abenduaren 29an egingo da "Iraunkortasuna eta Ekintzailetza. Nafarroa, aukeren lurraldea" goiburuarekin. Topaketa kanpoan dauden Nafarroako herritarrak eta Nafarroako agente publikoak eta pribatuak erlazionatzeko foro moduan egin nahi da, eta, beste urte batez, nazioartean proiekzioa duten Nafarroako ekimenak ezagutzera ematea du helburu, lehiakorragoak izateko egokitu baitira, oraingoan, garapen iraunkorraren bitartez.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).