2020ko abenduaren 18a

María Chivite Lehendakariak adierazi du “Nafarroan edozein arrazakeria-adierazpen aurrez aurre jarriko dela Gobernuarekin”

Hainbat errekonozimendu banatu ditu Migratzaileen Nazioarteko Eguneko ekitaldi instituzionalean
Acto del Día Internacional  de las personas migrantes  Irudi galeria

La Presidenta de Navarra, María Chivite, ha señalado este viernes que “cualquier expresión de racismo, xenofobia o discriminación en Navarra va a encontrarse de frente con el Gobierno y su presidenta a la cabeza”. “La tolerancia tiene límites”, ha señalado, por lo que se combatirán los discursos que “vomitan odio contra la pluralidad” de Navarra. “Navarra y su ciudadanía son plurales, y cada vez más”, ha afirmado Chivite.

Nafarroako Lehendakari María Chivitek ostiral honetan adierazi du “Nafarroako edozein arrazakeria-, xenofobia- edo diskriminazio-adierazpen aurrez aurre jarriko dela Gobernuarekin eta buru duen Lehendakariarekin”. “Tolerantziak mugak ditu”, adierazi du; beraz, Nafarroako "aniztasunaren aurka gorrotoa zabaltzen duten" diskurtsoak eragotziko dira. “Nafarroa eta bertako herritarrak anitzak dira, eta gero eta gehiago, gainera”, berretsi du Chivitek.

Migratzaileen Nazioarteko Eguna dela-eta Nafarroako Gobernuak antolatutako ekitaldi instituzionala ixteko diskurtsoan adierazpen horiek egin ditu Lehendakariak. Ekitaldian, gizarte zibilaren papera eskertu dute, “migratzaileak hartzeko eta haiei laguntzeko elkartasun- eta laguntza-sare garrantzitsua” ehuntzeko.

Hain zuzen ere, sare hori aintzatetsi dute ekitaldian zehar. Eduardo Santosek, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak, bere txandan aipatu du COVID-19aren pandemian zehar migratzaileen elkarteek eta pertsonek egindako lana errekonozitzearekin "pandemiak ekarri dituen edo lehendik zeuden eta pandemiak areagotu dituen arazo guztiak ikusarazi behar direla". “Horiek ikusteak aukera eman diezaguke gizarte enpatikoagoa, solidarioagoa eta boluntarioagoa izateko", hausnartu du kontseilariak.

Errekonozimendua elkarte eta banako pertsonentzat

Ekitaldia Iruñeko Kondestablearen Jauregian egin da, eta Maria Chivite eta Eduardo Santosekin batera Migrazio Politiketako zuzendari nagusia den Patricia Ruiz de Irizar egon da. Hirurak arduratu dira elkarte hauei beren ekintza solidario eta boluntariotza-ekintzengatik oroigarriak emateaz: APROENA, Nafarroako Atzerritarren Aldeko Elkartea; ASOCOLON, Nafarroan bizi diren Kolonbiarren Kultur Elkartea; Nafarroako Txile Etxea; Cintruenigoko Latindar Etxea; FAIN, Nafarroan bizi diren Etorkinen Federazioa; Nafarroako Komunitate Islamikoen Batasuna Federazioa; Bulgariako Rosa Elkartea; eta ASVENA Komunitatea eta Alpargatika Elkartea.

Talde horiek guztiek aholkularitza, akonpainamendu, informazio edo beharrezko materialak jasotzeko aldetik ekintza garrantzitsuak burutu dituzte eta burutzen jarraitzen dute gure Komunitatean zaurgarritasun handieneko egoeran aurkitzen diren migratzaileentzat.

Halaber, "Nafarroa Koloretan — Navarra de Colores" markako "Funtsezkoak — Esenciales" kanpainaren protagonistak ezagutu nahi izan dira. Gaurko ekitaldian, kanpaina horren kartelen erreplika bat jaso dute honako hauek: Adil Moundir, Embarca Suelin El Arai, Ermelinda Nimacachi, Jacques Diatta Iordan Baltajiev, María Esther Justiniano eta Paola Alexandra Pérez.

"Funtsezko" pertsonak Nafarroarentzat

Zortzi pertsona horiek, Chivite Lehendakariaren arabera, Nafarroan bizi zareten 106.000 pertsona baino gehiagoren "ikur" izan zarete, "beste herrialde batzuetan jaio arren, gaur Nafarroa zarete-eta". “Nafarroako gizarte osoari funtsezkoak zaretela erakusten jarraitu nahi dugu", gehitu du Chivitek, eta "Nafarroa espazio seguru eta kulturarteko bizikidetzako espazio bezala nahi dugula adierazten jarraitu, aldeak balio eta aukera moduan ikuste aldera”.

Puntu horretan, Lehendakariak Foru Gobernuaren jarrera azpimarratu du, edozein arrazakeria-, xenofobia- edo diskriminazio-adierazpenaren aurkakoa erabat. “Ez dugu onartuko zital batzuek politika egiten saiatzea instintu baxuenetara joaz”, nabarmendu du; ezta migratzaileek “lan-merkatuan sartzeko edo etxebizitza duina eskuratzeko geraraztea ere” intolerantzia arrazista edo xenofoboak medio.

Bestalde, Eduardo Santos kontseilariak adierazi du elkarteei egin zaien aintzatespena “modu soil batean egin dela, baina maitasuna handiarekin”, eta Nafarroak eskerrak eman nahi dizkiela “ordain ezin daitekeen ahaleginarengatik”.

Santos errekonozitutako elkarteengana zuzendu da haien ekintza eskertzeko asmoarekin: “Belarriak zarete entzutera iristen ez garen tokietan, eskuak zarete laguntzera iristen ez garen lekuetan, eta ahoa zarete pertsonen eguneroko kezkak, sentimenduak eta arazoak guri helarazteko”, adierazi du.