2020ko abenduaren 17a

320 ikasle konfinamenduan sartu dira azken orduotan

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleen %1,20 bakartuta dago

Nafarroako hainbat ikastetxeetako Haur eta Lehen Hezkuntzako 320 ikasle konfinamenduan sartu dira. Horiekin 747ra igo da beraien etxeetan isolamenduan dauden ikasleen kopurua; bi zikloetako ikasle guztien artean %1,20. Guztira 23 ikastetxeetako 40 bizikidetza-talde egonkor daude konfinamenduan, talde guztien artean %1,15.