2020ko abenduaren 15a

Eskubide Sozialetako Departamentuak 1, 7 milioi euro inbertituko ditu 2021ean langabeentzako enpresetako lanpostuen orientazioan eta prospekzioan

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak uste du 5.075 pertsonak parte hartuko dutela lan-aholkularitzako prozesuetan
videocam La consejera Maeztu presenta la licitación del un nuevo contrato de orientación prestado por Empleo collections Irudi galeria

El Departamento de Derechos Sociales, a través del Servicio Navarro de Empleo – Nafar Lansare, ha adjudicado la licitación para reforzar el servicio de orientación que prestan las agencias de empleo. El organismo destinará 1.743.000 euros a la atención por esta vía y se estima que, del total de personas derivadas, se podrán alcanzar las 5.075 personas en itinerarios de asesoramiento.

Eskubide Sozialetako Departamentuak, Nafar Lansare- Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez, enplegu-agentziek ematen duten orientazio-zerbitzua indartzeko lizitazioa esleitu du. Erakundeak 1.743.000 euro bideratuko ditu arreta ematera, eta bideratutako pertsona guztietatik  aholkularitza-ibilbideetan 5.075 izatera iritsiko direla uste da.

Kontratuak 2024. urtera arte luzatu ahal izango dira guztira 7,5 milioi euroren  truke, eta ibilbideetako arreta 20.300 lagunera iritsi daiteke datozen lau urteetan.

Zehazki, Ilundain Fundazioak bere gain hartuko du NEZ-NLk bideratutako langabeen arreta orokorra, urteko 878.678,41 euroko aurrekontuarekin.

Baztertze-egoeran -edo arriskuan aurkitzen diren pertsonentzako arreta espezializatuaz honako hauek eratutako taldea arduratuko da gehienez 685.768,12 euroren truke: Ilundain-Haritz Berri Fundazioa, Nafarroako Gurutze Gorria, Gaztelan Fundazioa eta Ijitoen Idazkaritza Fundazioa.

Azkenik, desgaitasuna duten pertsonentzako arreta espezifikoa Cocemfe Navarra eta Cocemfe España elkarteak eskainiko du, desgaitasun fisikoa eta organikoa duen pertsonen elkartearen federazioak, 178.310,52 euroko aurrekontuarekin.

Lizitazio berrian hainbat aldaketa egin dira aurreko kontratuetatik hona honako helburu hauekin: kudeaketa sinplifikatzea, banako arreta hobetzea, orientazio-sarearen kalitatea bultzatzea eta artatutako pertsonen gizarteratzea erraztea, orientatutako pertsonen prestakuntza bultzatzen eta lanpostuen prospekzioa berreskuratzen baititu. “Nafarroako enplegu-sistemako NEZ-NLren lidergoan jauzi bat da hau, politika ezberdinak eta eragile publikoak zein pribatuak biltzeagatik”, baieztatu dute Carmen Maeztu kontseilariak eta Mirian Marton erakundearen zuzendari kudeatzaileak, prentsaurrekoan.

Erabiltzaileei dagokienez (langabeak edo enplegua hobetzen ari direnak), desbideratutako pertsonek behar dituzten orientabide-arretak jaso ahal izatea bermatzen du NEZ-NLk. Orain arte, sistemak arreten batez besteko bat hartzen zuen, eta praktikan erakundeek orientazio-prozesuaren fase bakoitzean amaitutako arreta bakoitza fakturatzen zuten: fase diagnostikoa, ibilbidearen diseinu-fasea eta akonpainamendu-fasea.

“Lan-orientabiderako atea beti irekita egongo da, langabea bere orientatzailearengana joan dadin hitzordua hartuta, beharra duenean. Hau beste urrats bat da arreta integralean eta etengabekoan, eta malgutasunez jokatuko dugu denboran zehar langabeei laguntza eskaintzeko, egoeren arabera”, azaldu du Eskubide Sozialetako kontseilari Carmen Maeztuk.

Malgutasun horri esker, COVID-19aren krisiak eragindako profilak azkar aktibatzeko prozesuak artatu ahal izango dira eta prestakuntza-ibilbideak eskaini laneratzeko zailtasun handiagoak dituzten taldeen enplegagarritasuna hobetzeko.

Bestalde, orientaziorako teknikarien lanean artean sartuko dira (lanaldiaren %10) enpresetako prospekzio-ekintzak, zerbitzuaren erabiltzaileak laneratzea sustatzeko. 

NEZ-NLren zuzendari kudeatzaileak azpimarratu du zerbitzu honek, orientazioaren harri angeluarrean, lan-merkatua aktibatzeko politikak, prestakuntza eta prospekzioa sartzeko aukera eskaintzen duela. “Orientabideari enpleguko gainerako politika aktiboen ardatz gisa duen balioa ematen uzten die”, esan du.

Gainera, erakunde horiekin enplegu-agentzien koordinazio-mekanismoak indartuko dira. “Bat egingo dute NEZ-NLren estrategiarekin, eta hurrengo Enplegu Plana bultzatzeko eragileak izango dira”, gehitu du Martonek.

Kudeaketa eta baldintzak

Kudeaketari dagokionez, loteak murriztu dira, bost izatetik hirura (Nafarroako zonaren eta taldearen arabera), eta erakunde esleipendun bakarra izango da lote bakoitzeko. Gaur egun, esleipendunak 18 ziren eta orain 3 izango dira.

“Modu horretan, zerbitzuaren kudeaketa sinplifikatzeaz gain, NEZ-NLren zerbitzuaren prestazioaren koordinazioa hobetuko da”, azaldu du Martonek.

Aurrean adierazi moduan, erakundeek hilean zenbateko bat jasoko dute zerbitzua emateagatik, artatutako pertsona bakoitzeko ordaintzeko sistemaren aurrean. “Pertsona batik eskainitako orduko fakturatu ordez, arreta bakoitzak duen zailtasunaren arabera, hilean zenbateko bat ordaintzea erabaki da, beharrezko giza baliabide eta materialen eta artatu behar diren pertsonen arabera. Horrek izugarri sinplifikatuko die finantza-kudeaketa erakundeei nahiz NEZ-NLri, finantzaketa erregular (denboran etengabea) eta aldaketarik gabera aldatu baikara”, azaldu du Martonek.

“Era horretan, orientazio-eredu irekia, prozesuan malgua dena, indartu nahi da, pertsona bakoitzak behar dituen arreta-kopurua jasotzeko aukera izanaz. Gogoratu behar dugu pertsona bakoitza bakarra dela eta ezinezkoa dela zenbat zerbitzu beharko dituen aurrez jakitea”, azpimarratu du kudeatzaileak.

Hiru loteak bereizteko, Errealitate Sozialaren Behatokiak egindako azterketa hartu da kontuan: “Enpleguaren aldaketak Nafarroan eta pertsonen aniztasuna artatzeko foku nagusiak”; bertan, zailtasun handiagoak dituzten taldeak identifikatzen dira, eta horiei erantzuteko gaitasun espezializatuagoa behar da.

Bestalde, lanbide-orientazioaren zerbitzuari aplikatzeko moduko hitzarmen kolektiborik ez dagoenez, NEZ-NLk derrigorrezko moduan ezarri du urtean gutxienez 25.000 €-ko soldata gordina orientatzaileentzat, gehi Gizarte Segurantzaren kostuak. Modu horretan, NEZ-NLk lanpostu horiek garatutako funtzioekin bat datorren ordainsaria bermatzea nahi du. Halaber, langileen etengabeko prestakuntza bultzatuko da.

Erakunde esleipendunek lokalak izan beharko dituzte enplegu-agentzia guztietako eremuetan. Berrikuntza gisa, erakunde esleipendunek lizitazioaren %3a kontratatu beharko dute enpleguko zentro bereziekin eta gizarteratzeko enpresekin, Kontratu Publikoen Foru Legearen arabera.

Aurkeztutako erakundeak baloratzerakoan, NEZ-NLk honako hauek izan zituen kontuan: proiektuak, prospekzio-azterketak eta enpresen zorroa, lokal gehigarriak, euskarazko arreta, kalitate-ziurtagiriak, gizarteratzeko eta ibilbideak amaitzeko konpromisoak, uztartze-zerbitzuak eta bestelako klausula sozialak.

Ebaluazioa eta hirugarren lizitazioa

Orientazio-zerbitzua emateko Esparru Akordioaren indarraldia abenduaren 31n amaitzen da. 2024. urtera bitarteko lizitazio berriari begira eta izandako esperientziarekin, erakundeek egindako jarduera ebaluatu zuen NEZ-NLk, eta lizitazio berrian zenbait hobekuntza sartu ditu.

2017. urtean, NEZ-NLk “orientaziorako sistema bakarra” jarri zuen, eta, bertan, erakundea, Osasunean gertatzen den moduan, zerbitzu horretara sartzeko atea da. Pertsonak zuzenean artatzen ditu edo kontratatutako erakundeetara desbideratzen ditu.

Lehen Esparru Akordioak (2017) orientazio-zerbitzua aldatzeko eta orientazio-premiak hobeto ezagutzeko helburua bete zuen lehen instantzian. Bederatzi erakunderi esleitu zitzaien 1.163.027 €-ko kostuarekin, eta 1.003.538 € gauzatu ziren (%86,28). Acción Laboral, Aspace, Cocemfe, Gurutze Gorria, Eraikuntzaren Lan Fundazioa, Ilundain Fundazioa, Gaztelan, Koine Aequalitas eta Ijitoen Idazkaritza Fundazioa elkarteek 6.642 pertsona artatu zituzten, %60,4 emakumeak eta %12,1 iraupen luzeko langabeak.

Ebaluazioaren arabera, lanbide-orientazioak artatutako pertsonen %42,8 txertatzea lortu zuen sei hilabetera eta %52,7 hamabi hilabetera. Zerbitzu hori emateko inbertitutako euro bakoitzeko, Estatuko nahiz Nafarroako prestazioetan eta subsidioetan 1,5 eta 1,9 euro aurreztu ziren, hurrenez hurren. Zenbateko horri gehitzen zaizkio soldatak kobratzetik eratorritako etekinak. 

Jasotako zerbitzuarekiko 7,1eko (10etik) asebetetze-maila eman zuten erabiltzaileek, 2016an egindako antzeko analisian lortutako balorazioa baino bost hamarren gehiago. Gainera, %70 inguruk adierazi zuen zerbitzuak tresnak eman zizkiela haien enplegagarritasuna hobetzeko eta lan-merkaturatzeko; %67ak baliagarritzat jo zuen jasotako arreta.             

Bigarren Esparru Akordioan (2018-2020), kontratatutako erakundeen bitartez, zerbitzua enplegu ezegonkorrak zituzten pertsona okupatuei ere eskaini zitzaien, eta taldeak artatzea eta laneratzea areagotzeko irizpideak aplikatu ziren.

2019an zehar, 2.050.000 euro bideratu ziren eta 6.642 pertsona artatu; era berean, 5.113 diagnostiko eta 4.117 ibilbide egin ziren.

2020an, 2.050.000 euroko gastua zenbatesten da, eta 7.000 pertsona artatzera iritsi nahi da, 5.400 diagnostikorekin eta banako 4.700 ibilbiderekin.