Descárgate la app
Auzitegi Gorenak Manu Ayerdi Davalor auziagatik ikertutzat jotzen badu, kontseilari izateari utziko dio
2020ko abenduaren 14a
Auzitegi Gorenak Manu Ayerdi Davalor auziagatik ikertutzat jotzen badu, kontseilari izateari utziko dio
Auzitegi Gorenak Manu Ayerdi ikertutzat jotzen badu Davalor enpresaren auzia dela eta, Nafarroako Gobernuko kontseilari izateari utziko dio. Gogoratu behar da Auzitegi Goreneko Zigor-arloko Salak, 20346/2020 zenbakiko auzi bereziaren prozeduran gaur ezagututako 2020ko abenduaren 1eko autoan, erabaki duela bere burua eskuduntzat jotzea Manu Ayerdi Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria instruitzeko eta, hala badagokio, auzipetzeko, bai eta instruktorea izendatzeko prozedura irekitzea ere.
Auto horrek oraindik ez du adierazten kereila eta Ayerdiren adierazpena onartzen direnik eta instruktoreak bere lana egin arte itxaroten du erabaki bat hartzeko.
Azkenean kereila onartzen bada eta Ayerdi ikertutzat jotzen bada, Nafarroako Gobernuari eta haren lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 68. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuko da, izan ere, ustez delitu diren gertaerak Zigor Kodearen 404. Artikuluko prebarikazioa eta kode horren 432. artikuluko ondasun publikoak bidegabe erabiltzea dira.
Artikulu horrek zehazten duenez, kereila onartzeko eta ikertua deklaratzeko agertoki horretan, Ayerdik Nafarroako Gobernuko kontseilari izateari utziko diola, bai bere borondatez, bai bere garaian konfiantza eman zion pertsonak hala erabakita, hau da, Nafarroako Gobernuko lehendakariak.