2020ko abenduaren 11a

Lehen Hezkuntzako ia 2.000 ikasle idazle bihurtu dira “Giza Eskubideak Eskuz Esku Ipuinaren” II edizioan

Gaur goizean aurkeztu dira zuzenean 47 ikastetxek idatzitako “Noche junto al fuego” eta “Amina eta Kokoro” ipuinak
videocam “Noche junto al fuego” collections Irudi galeria

Nafarroa osoko Lehen Hezkuntzako 47 ikastetxetako 1.900 ikasle idazle bihurtu dira "Giza Eskubideak Eskuz Esku Ipuinaren" bigarren edizioari esker. Memoria duten Eskolak, Bakea eta Bizikidetza Lantzen” programaren barruan, eta Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna dela eta, gaur goizean "Noche junto al fuego" eta "Amina eta Kokoro" ipuinak irakurri dira. Ekitaldi hori zuzenean eman da eta parte hartu duten ikastetxeek jarraitu dute ekitaldia.

Nafarroa osoko Lehen Hezkuntzako 47 ikastetxetako 1.900 ikasle idazle bihurtu dira "Giza Eskubideak Eskuz Esku Ipuinaren" bigarren edizioari esker. Memoria duten Eskolak, Bakea eta Bizikidetza Lantzen” programaren barruan, eta Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna dela eta, gaur goizean "Noche junto al fuego" eta "Amina eta Kokoro" ipuinak irakurri dira. Ekitaldi hori zuzenean eman da eta parte hartu duten ikastetxeek jarraitu dute ekitaldia.

“Noche junto al fuego” eta “Amina eta Kokoro” ipuinak azaroaren hasiera aldera hasi eta hilabete osoko lanaren emaitza izan dira. Denbora horretan, egunez egun eta ikastetxez ikastetxe paragrafo bat gehitu zaie Isabel Hualde idazleak gaztelerazko bertsioan eta Jon Arretxek euskarazko bertsioan hasitako narrazioei.

Ipuinak aurkezteko ekitaldian honako ikastetxe hauetako ikasleek eta irakasleek hartu dute parte: San Frantzisko IP, Regina Pacis Ikastetxea eta Camino de Santiago HLHIP gaztelaniaz eta Paz de Ziganda Ikastola eta Patxi Larrainzar euskarazkoan. Bi kasuetan, ikasleek aukera izan dute ipuinei hasiera emandako idazleekin hitz egiteko nahiz sormenen emaitzaren inguruan iritziak trukatzeko.

Ipuinak laster eskuratu ahal izango dira Nafarroako liburutegi publiko guztietan; gainera, ondorengo esteketan irakur daitezke gaztelaniaz eta euskaraz.

Parte hartu duten ikastetxeak

Tantirumairu Ikastola (Lesaka), San Miguel Eskola (Noain Elortzibar), Otsonta Eskola (Saldias), Patxi Larrainzar IP (Iruña), San Frantzisko IP (Iruña), Auzperriko Eskola (Aurizberri), Argia Ikastola (Tutera), Hegoalde Ikastola IP (Iruña), Larraintzarko Ikastetxea (Larraintzar), San Femin Ikastola (Zizur Txikia), Paz de Ziganda Ikastola (Atarrabia), Ibarberri IP (Lekunberri), Lizarra Ikastola (Lizarra), Orreagako Ama IP (Garralda), Erleta IP (Leitza), Garces de los Fayos Ikastola (Tafalla), Gloria Larrainzar IP (Zubiri), Andra Mari Ikastola (Etxarri Aranatz), Arraiozko Eskola (Arraioz), Otsagabia IP (Otsagabia), Marqués de la Real Defensa IP (Tafalla), Santa Luisa de Marillac ikastetxea (Barañain), Ciudad de Corella IP (Corella), FEC Vedruna ikastetxea (Iruña), Juan Bautista Irurzun IP (Azkoein), Martín de Azpilicueta IP (Barasoain),  E.E. El Molino ikastetxea (Iruña), Huertas Mayores IP (Tutera), Nuestra Señora del Rosario HLHIP (Sartaguda), Sancho Ramírez IP (Arguedas), San Bartolomé HLHIP (Ribaforada), San Benito IP (Miranda Arga), Camino de Santiago HLHIP (Zizur Nagusia), Santa María la Real – Maristas ikastetxea (Sarriguren –Eguesibar), El Castellar HLHIP (Villafranca), Alfonso X el Sabio HLHIP (San Adrian), Catalina de Foix IP (Zizur Nagusia), Regina Pacis ikastetxea (Burlata), Ángel Martínez Baigorri IP (Lodosa), Santísimo Sacramento ikastetxea (Iruña), San Cernin ikastetxea (Iruña), La Milagrosa ikastetxea (Lodosa), Ntra. Sra. del Patrocinio HLHIP (Milagro), Vázquez de Mella – Bayonne IP (Iruña), Ximénez de Rada HLHIP (Rada), La Compasión Escolapios ikastetxea (Iruña), Griseras IP (Tutera).