2020ko abenduaren 2a

Gobernuak 7,5 milioi euro bideratu ditu Informatika Zentrorako eta Ogasuneko sistema korporatiboak mantentzeko

Lan horiek 5 milioi eta 2,5 milioi izango dituzte, hurrenez hurren

Foru Gobernuak, gaurko bilkuran, baimena eman dio Telekomunikazio eta Digitalizazioko zuzendari nagusiari 7,5 milioi euroko urte anitzeko gastua egiteko, Exekutiboaren beraren Informatika Zentroaren kudeaketa- eta ustiapen-zerbitzurako eta Nafarroako Ogasuneko sistema korporatiboak mantentzeko.