2020ko abenduaren 1a

Foru Gobernuak, Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzak eta NUKFk erantzukizun indibiduala eskatu dute foru zubian COVID-19aren aurkako araudia betetzen ez lasaitzeko

Gaur goizean beste bilera bat egin du COVID-19aren polizia-koordinaziorako batzordeak, lehena joan den astean neurriak malgutu ostean
Irudi galeria

El Gobierno Foral, la Delegación del Gobierno en Navarra y la Federación Navarra de Municipios y Concejos apelan a la responsabilidad individual ante la llegada del puente foral y piden a la ciudadanía mantener su compromiso con el cumplimiento de la normativa sanitaria. Ante la flexibilización de las medidas sanitarias que entraron en vigor la pasada semana, coinciden en la necesidad de evitar aglomeraciones y piden no relajarse.

Foru Gobernuak, Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzak eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak (NUKF)  erantzukizun indibiduala eskatu dute foru zubiaren etorreraren aurrean, eta herritarrei osasun araudia betetzeko konpromisoari eustea eskatu diete. Joan den astean indarrean jarri ziren osasun neurrien malgutasunaren aurrean, pilaketak saihestu behar direla uste dute, eta ez lasaitzeko eskatu dute.

Aste honetan beste bilera bat egin du COVID-19aren koordinazio-batzordeak bideokonferentzia bitartez, eta bertan ondorengoak bildu dira: lehen lehendakariordea eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez; Gobernuak Nafarroan duen ordezkaria, José Luis Arasti; Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioko (NUKF) lehendakaria, Juan Carlos Castillo; eta Foruzaingo, Guardia Zibil eta Polizia Nazionaleko arduradunak nahiz Iruñeko eta Tuterako udaltzainak. Bertan parte hartu dute, halaber, Osasuneko Zuzendaritza Nagusiak, Barneko Zuzendaritza Nagusiak eta Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiak. Batzordea astero biltzen da.

Bileran zehar, pasa den azaroaren 26an, ostegunean, neurriak malgutu eta gero igarotako lehen egunak nola garatu diren aztertu dute; besteak beste, edukierak gehitu ziren kultur eta kirol arloetan, eta ostalaritzako terrazak irekitzeko baimena eman zen neurri horien artean.

Javier Remirez lehendakariordeak honela adierazi du: “neurriak, oro har, bete direla ikusi da, baina kaleetan pertsona gehiago ibili da, eta nolabaiteko kezka sortu da jende-pilaketen aurrean”; beraz, herritar guztiei eskatu nahi die “ez erlaxatzeko eta araudia betetzen jarraitzeko, datorren zubian aisiarako denbora gehiago izango dugula kontuan hartuta”.

Remirezek gogoratu du “aisiaz goza daitekeela aurreikusitako neurriak beteaz; hau da, besteak beste, pilaketak saihestuta, segurtasun-tartea gordeta eta maskarak erabilita, kontsumitzen ari ez garenean, ostalaritzaren kasuan. Gauza da kutsatzeko arriskua gutxiagotu behar dela eta beheranzko joera epidemiologikoari eutsi behar zaiola”.

Ildo berean, Gobernuak Nafarroan duen ordezkari Jose Luis Arastik herritarrei deia egin die indarrean diren arauak betetzen jarrai dezaten eta erlaxatu ez daitezen, horrek “inpaktu oso negatiboa izan dezake-eta pandemiaren bilakaeran”. “Une erabakigarrian gaude bihurgunea gainditzeko, eta ezin dugu konfiantzarik izan eta ezin pentsatu lana eginda dagoenik”, adierazi du Arastik.

Foru-zubirako prebentzio-patruilak

Foru-zubian zehar, polizia-kidegoek prebentzio-patruilak egiten jarraituko dute osasun-araudia betetzen den ikuskatzeko, Foru Komunitateko perimetroa ixteari dagokionean nahiz gaueko ordutegia 23:00etan mugatzeari erreparatuta. Horrez gain, ostalaritzako terrazak irekitzeko eta kultur eta kirol ekitaldietako edukierak zabaltzeko neurriak malgutu ziren pasa den astean; era horretan, araudia betetzen den zainduko dute.