2020ko azaroaren 25a

Landa Garapenak 2020ko laguntzak emango dizkie transhumantziari, ardi latxaren esnearen eraldaketari eta goi-mendiko eta zailtasun bereziko eremuetako ardiei

Guztira 178.181 euro banatuko dira abeltzaintzako 70 ustiategitan

Nekazaritza eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiak 2020an laguntzen hiru deialdi ordaintzea erabaki du ardien sektoreari. Guztira 178.181 euro banatuko dira Nafarroako herri ezberdinetako abeltzaintzako 70 ustiategiren artean.            

Lehenengo deialdia oinezko transhumantzia-gastuetarako laguntzak dira, minimis erregimenera bilduak. 82.055 euro guztira, 24 abeltzainen artean banatuak  Sailaren aurrekontuetako “Transhumantziarako laguntzak” izeneko partidatik.

Bigarrena ustiategiko ardi latxaren esnea eraldatzera bideratuta dago, hau ere, minimis erregimenari atxikita egonik. Horrekin, ustiategietako titularren 36 eskaerari erantzun ahal izan zaie, 45.276 euro guztira.

Ebatzitako hirugarren deialdia goi-mendietako ardi-azienden ustiategietan eta zailtasun bereziko eremuetan esnea biltzeko zailtasunak konpentsatzeko da, hau ere, minimis erregimenari helduta 2020an. Laguntza hauen bidez, eremu horietako udalerrietan ardi-esnea erosten duten 7 enpresa izango dira onuradun, 50.850 euro guztira.

Bai ardi latxaren esnea eraldatzeko partida, bai goi-mendietan eta zailtasun berezietan biltzekoa, Landa Garapen eta Ingurumen Sailaren aurrekontuetako "ardi latxaren plan estrategikoaren laguntzak" lerrotik datoz.