Descárgate la app
Nafarroako Museoak arte garaikideko 14 lan erosi ditu
2020ko azaroaren 24a
Nafarroako Museoak arte garaikideko 14 lan erosi ditu
El Museo de Navarra ha comprado 14 obras de arte contemporáneo de artistas de la Comunidad Foral seleccionadas por la Comisión Asesora para el Programa de Adquisición de Obras Artísticas Contemporáneas del Museo, creada el pasado mes de julio.
Nafarroako Museoak Foru Komunitateko artisten arte garaikideko 14 lan erosi ditu, joan den uztailean sortu zen Museoko Arte-lan Garaikideak Eskuratzeko Programaren Aholku Batzordeak hautatuak.
Erositako lan guztiak egin berriak dira, eta argazkigintza edo pintura bezalako formatu artistikoetakoak dira, baina badira erakunde honen bildumetan dauden beste formatu gutxi batzuetakoak ere; hots, sormen-bideoa edo instalazioa. Erosketarako aurrekontua 90.105 eurokoa da, eta hautatutako artisten artean emakumeen presentzia garrantzitsua da (%64).
Belaunaldi ezberdinetako artistak hautatu dira, bizi direnak, gehienak Nafarroako bilduma publikoetan obrarik gabeak edo gutxi ordezkatuak. Sormen horien egile gehienak emakumeak dira, kopuru osoaren %64, eta gizonek, berriz, %36a osatzen dute; era horretan, Museoetako bildumetan emakume artisten ordezkaritzaren defizit historikoa arintzen lagundu du. Halaber, azken belaunaldietako artistak nahiz formatu eta hizkuntza berriak sartu dira.
Beraz, “portzentajea errealista da, azken hamarkadetan gizartean oro har, eta ikusmen-arteen sektorean, bereziki, hartzen joan diren egitekoak gero eta garrantzi handiagoa duela ikusita”, nabarmendu dute erosketa-arloko arduradunek. Gainera, “Nafarroako azken 20 urteetako artearen lan eta izen adierazgarrienetariko batzuk sartu dira”.
Programak duen aurrekontua oso-osorik gauzatu da; obrak erosteko gastua 90.105 eurokoa da. Gastu horretatik 51.105 € emakume artistek egindako lanetarako dira (%57). Datu horiek aurreratu dituzte Kultura - Vianako Printzea Erakundearen zuzendari nagusi Ignacio Apezteguíak eta Nafarroako Museoaren zuzendaria den Mercedes Joverrek.
Nafarrek egindako obra artistiko garaikideak erosteko programaren helburua da Nafarroako Gobernuaren arte garaikidearen bilduma publikoa gehitzea eta osatzea. Batik bat Nafarroako Museoan gordeko dira.
Halaber, COVID-19aren pandemiaren ondorioz sektorean jarduera jaistearen efektuak arintzen lagundu nahi da; Nafarroako ekoizpen artistiko garaikidea zabaldu eta sustatu, eta Nafarroako Artearen Historia hobeto ezagutzen lagundu.
Eskuratutako obrak komisariotza-proiektuen eta Arte Garaikidearen inguruko bitartekaritza-proiektuen xede izango dira 2021ean, ekintzak erosketa baino helburu zabalagoa har dezan; modu berean, Nafarroako sorkuntza garaikidearen inguruko bitartekaritza eta programa publikoak sortzea bultzatuko da.
Kulturako Zuzendari Nagusia den Ignacio Apezteguíak honela adierazi du: “datozen ekitaldietan Nafarroako artea erosteko eta zabaltzeko programarekin jarraitu nahi dugu, ilustrazioaren eremua eta lurralde-mailako hedapen-proiektuak bezalako gaiak ere jorratuaz”.
Erositako obrak
Guztira 14 obra erosi dira, teknika eta formatu ezberdinekoak eta denak 2004 eta 2020 urte artean sortuak.
Obren artean, lau sormen-bideo daude: “Decimocuarta estación” (41 minutu), Greta Alfaro artistak 2019an egindakoa; “NLB” (10 minutu eta 45 segundo), Lorea Alfarok 2019an egindakoa; “Me confunde todo pero sobre todo me confunde el mar” (35 minutu), 2007-2020 artean Elba Martinezek egina; eta “Y el cuerpo se hizo pantalla o las imágenes no caen del cielo” (21 minutu) Txuspo Poyok 2020an egina.
Pinturei dagokienez, hiru erosi dira: “Interior” (olana gaineko olio-pintura), 2019an Alfonso Ascuncek egindakoa; “Cuadro 1” (mihise gaineko olio-pintura), Alicia Osesek 2011an egindakoa; eta “Pamplona-Iruñea” (mihise gaineko haria eta pintura) Teresa Sabatek 2016an egina.
Programa sei argazkiren seriearekin osatzen da: “Donde habita el recuerdo”, 2004-2005 urte artean egina Clemente Bernadek; eta “Es posible que la Tierra quisiera ser como antes de que existiera” lana, Amaia Molinetek 2017an egindako argazki-obra. Horiei gehitu behar zaie “Turba” instalazio performatikoa, Patxi Araujok 2014an egindakoa.
Eskultura-arloan, June Cresporen “Mismo calor” lana, 2018koa, eta “Tótem”, Miren Doizek 2020an egindakoa, hautatu dira. Horiei gehitu zaizkie beste lan hauek: “Cuando los sueños van a los ojos y susurran caricias de mares agitados” (ehuna, marrazkia eta grabatua), Angela Morenok 2020an egindakoa, eta Fermín Jiménezen “El nadador” obra (5 argazki eta 8´54 minutuko bideoa), 2013an egindakoa.
Obra Artistiko Garaikideak Erosteko Aholku Batzordea
Obra Artistiko Garaikideak Erosteko Programarako Aholku Batzordea pasa den uztailean sortu zen. Horren buru Kultura - Vianako Printzea Erakundeko zuzendari nagusia da, eta profil profesional osagarriak dituzten bederatzi adituk osatzen dute, guztiak ere Nafarroako kulturaren eta artearen egoera ezagutzen dutenak.
Besteak beste, honako hauek dira: Museoen Zerbitzuaren zuzendaria, Susana Irigaray; Nafarroako Museoaren Ataleko burua, Mercedes Jover; Uharteko Arte Garaikidearen Zentroko zuzendarikidea, Oskia Ugarte; Jorge Oteiza Museo Fundazioko zuzendariordea, Juan Pablo Huércanos; Iruñeko Udaleko Arte Plastikoetako teknikaria, Javier Manzanos; Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluko ordezkaria, Xabier Idoate; eta Ikusmen Arte Garaikideen eremuan adituak diren pertsonak, Susana de Blas, Susana G. Romanos eta Francisco Javier San Martín.
Erosketa-programa hau abian jartzeko, Vianako Printzea Erakundea - Kultura Zuzendaritza Nagusiak foru titulartasuneko Nafarroako museoetarako arte-sorkuntzen erosketari erantzun behar diola ikusi da, hori ez baita sistematikoki egin 2011. urteaz geroztik arte garaikidearen eremuan.
Gainera, testuinguru berri batean, proiektua azkartu da pandemiak kultura-munduan eragindako egoeraren gainean barne gogoeta-prozesuak jorratu dituelako Zuzendaritza Nagusiak eta ikusmen-arteen sektorearekin eta beste kultur eragile batzuekin lan-mahaiak egin direlako.