2020ko azaroaren 23a

Ostegunetik aurrera ostalaritzako kanpoko terrazak % 100ean irekitzeko baimena emango du Osasun Departamentuak, prebentzio-neurri jakin batzuk betez.

Departamentuak lehen urrats hori berretsi dio sektoreari mahai teknikoan, eta modu partekatuan ebaluatuko da, osasun- eta epidemiologia-irizpideen arabera
Kartela
Kartela  Deskargatu irudia Irudi galeria

Osasun Departamentuak  baieztatu egin dio ostalaritzaren sektoreari astelehen honetan izandako mahai teknikoan, ostegun honetatik aurrera terrazak edukieraren % 100ean irekiko direla, betiere bezeroen arteko 1,5 metroko distantzia bermatzen bada. Mahaien erabilera, halaber, gehienez ere lau erabiltzailetan finkatuko da. Neurriak lehen urratsa dira jarduera berreskuratzen joateko malgutasun posibleen barruan, eta egoera epidemiologikoaren arabera adosten joango dira ostalaritzarekin; izan ere, sektore horrek laguntza ekonomikoen lerro bat izango du pandemiak bere jardueran duen eragina konpentsatzeko.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)