Descárgate la app
Nafarroako Memoriaren Institutuak Brameko (Frantzia) kontzentrazio-esparrutik hartutako irudiak bildu ditu erakusketa batean
2020ko azaroaren 23a
Nafarroako Memoriaren Institutuak Brameko (Frantzia) kontzentrazio-esparrutik hartutako irudiak bildu ditu erakusketa batean
Erakusketa bihartik urtarrilaren 9ra bitartean bisitatu ahal izango da Iruñeko Planetarioan, Nafarroako erbesteari buruzko Institutuak antolatutako ekimenen barruan
Itziar Gómez, kontseilaria; José Luis Arasti, Gobernuak Nafarroan
duen ordezkaria, eta José Miguel Gastón, Nafarroako Memoriaren
Institutuko zuzendaria erakusketan.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Nafarroako Memoriaren Institutuak "Bram, Errefuxiatuen Esparrua" erakusketa aurkeztu du gaur arratsaldean. Agustí Centellesek, Gerra Zibileko argazkilari garrantzitsuenetakotzat jotzen denak, kontzentrazio-esparrutik bertatik hartutako argazkiak dira. Erakusketa urte honetan zehar erbestealdi nafarraren inguruan egiten ari den jardueren artean kokatzen da.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).