Descárgate la app
Nafarroako Lehendakariak eta Espainiako Merkataritza Ganberako zuzendari nagusiak indartu egin dute Europako funtsak kudeatzeko erakundeen arteko lankidetza
2020ko azaroaren 23a
Nafarroako Lehendakariak eta Espainiako Merkataritza Ganberako zuzendari nagusiak indartu egin dute Europako funtsak kudeatzeko erakundeen arteko lankidetza
María Chivite Nafarroako Lehendakariak Espainiako Merkataritza Ganberako zuzendari nagusi Inma Riera hartu du gaur bere bulegoan. Bileran, solas egin dute Foru Erkidegoak pandemiaren aitzinean duen egoeraz, eta Reactivar Navarra / Nafarroa Suspertu 2020-2023 Planean aurreikusiriko jarduketez.
Chivite Lehendakariak azpimarratu du harreman estua dutela Nafarroako Merkataritza Ganberarekin. Gainera, sektore ezberdinen ekarpenak Nafarroa Suspertu 2020-2023 Planarekin eta Next Generation funtsekin lerrokatuko dituen Konferentzia Ekonomikoan parte hartzen du korporazioak.
Rierak, bestalde, Espainiako Merkataritza Ganberak funtsezko tresna izango direla esan du berreskuratze ekonomikoan, Europako funtsak batez ere enpresen digitalizazioarekin eta iraunkortasunarekin lotutako proiektuetarako bideratuta. Rierak, halaber, gogoratu du, beste jarduera batzuen artean, Espainiako Ganberak eta Red.es enpresa publikoak laster hitzarmena sinatuko dutela, eta, horren bitartez, Espainiako Ganberek eraldaketa digitaleko bulegoak edukiko dituztela.
Rierarekin batera izan dira Nafarroako Merkataritza Ganberako lehendakaria eta zuzendaria den Javier Taberna eta Ganberen Laguntzako zuzendaria, José Luis Coll.