2020ko azaroaren 19a

Musika eta ekitaldiak online, Nafarroaren Egunaren 2020ko edizioko protagonistak

Nafarroako Urrezko Dominaren banaketa eta Chivite Lehendakariaren ekitaldi instituzionala Tronuen Aretoan egingo dira
Irudi galeria

El Gobierno de Navarra adapta a la situación general del COVID-19 el programa de actos preparados con motivo del 3 de diciembre, Día de Navarra, en el que resaltan la música en directo con aforo reducido en varias localidades y la conexión por internet con la ciudadanía.

Nafarroako Gobernuak COVID-19aren egoera orokorrera egokitu du abenduaren 3rako, Nafarroaren Egunerako, prestatutako ekitaldien programa; hainbat herritan, edukiera mugatuarekin zuzeneko musika eta herritarrekin Internet bidez konektatzeko aukera nabarmendu behar dira.

Komunikazio eta Harreman Instituzionaletako zuzendari nagusia den Pablo Roncalek ostegun honetan aurkeztu du ekitaldien egitaraua, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuko zuzendaria den Yolanda Osesekin eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoko kudeatzailea den Maria Antonia Rodriguezekin batera. Agerraldian, Roncalek adierazi du prestatu duten web orrialde honetan antolatutako ekitaldiei buruzko informazio osoa kontsulta daitekeela eta gaitutako esteketara sartzeko aukera ematen duela, ekitaldi instituzionala nahiz hainbat ekitaldi Internet bidez jarraitzeko.

Gainera, Nafarroako Gobernuak antolatutako ekitaldiak zabalduko ditu, "Zure herria barnean duzulako. Senti ezazu / Porque tu tierra está en ti. Siéntela" leloa duen publizitate-kanpainarekin jaia ospatzeko.

Kanpaina irrati-iragarkien bidez eta tokiko telebistetako espazioen bidez zabalduko da; baita hedabide inprimatuetan eta sare sozialen bidez ere.

Roncalek adierazi duenaren arabera, programa lau ekitaldiren inguruan garatuko da: ekitaldi instituzionala, musika-eskaintza, Nafarroako Jauregirako bisita birtualak eta Nafarroako diasporarekin konexioa.

Urrezko Dominaren banaketa

Abenduaren 3ko jai-egunean, Nafarroako Lehendakari Maria Chivitek zuzenduko du aurten Nafarroako Tronuen Aretoan egingo den ekitaldi instituzionala, eta pertsona-kopuru murritza bilduko da, osasun-protokoloek eskatzen dituzten baldintzak kontuan hartuta. Bertan, Lehendakariak Nafarroako Urrezko Domina emango dio osasun-arloko talde profesionalaren eta soziosanitarioaren ordezkaritzari, eta diskurtso instituzionala egingo du. Ekitaldia Internet bidez emango da, eta herritarrek ikus ahal izango dute Nafarroako Gobernuaren youtubeko kanalaren bitartez.

Ekitaldi instituzional berean, dokumental baten aurrerapen labur bat emango da Nafarroan COVID-19aren inguruan bizitakoari buruzko lekukotzekin. Bertsio hedatua egun horretako arratsaldean bertan estreinatuko da Navarra Tv telebistan eta toki-eremuko telebistetan.

Nafarroaren Eguneko Kontzertuari dagokionean, Ezohiko Kontzertu batek Foru Komunitateko musika-erakunde nagusiak bilduko ditu: Nafarroako Orkestra Sinfonikoa (NOS) eta Iruñeko Orfeoia, eta, hurrenez hurren, José Miguel Pérez-Sierra maisuak eta Igor Ijurrak, abesbatzaren zuzendari titularrak, zuzenduko ditu.

Programa honako hauek osatuko dute: Koldo Pastor konpositore nafarraren  Beethoven Irudiak, Kapritxo Sinfonikoa piezak eta  Ludwig van Beethoven-en 9. Sinfonia, Re menor op. 125 “Coral” lanak; aurten azken horren jaiotzaren 250. urteurrena ospatzen da.

Kontzertua 85 minutukoa izango da, eta honako hauek parte hartuko dute: Sofía Esparza (sopranoa), Maite Beaumont (mezzosopranoa), José Luis Sola (tenorea) eta Simón Orfila (baxua-baritonoa). Baluarte Auditorioan izango da 19:30ean, eta zuzenean Navarra TVn ikus ahal izango da, herritarrek aretora joateko aukerarik izango ez dutelako.

Era berean, azaroaren 28tik abenduaren 8ra bitartean, tokiko artisten kontzertu-zikloa antolatu da Nafarroako bederatzi herritan, eta herritarren presentzia mugatua izango da Nafarroako Antzerki Sarea Elkartearen guneetan. Kalitatezko aisialdiari ingurune segurua batu zaio, edukiera mugatzeagatik, eta prezio murriztuan eskainita. Kontzertuak 19:00etan hasiko dira.

Alfredok eta Iker Piedrafitak emango diote hasiera zikloari Agoitzen azaroaren 28an; abenduaren 3an, berriz, Los Arcosen Lemon y Tal taldea izango da; hilaren 4an hiru kontzertu eskainiko dira: Burlatan, The Old School Quartet; Zangozan, Joaquín Taboada Trío; eta Tuteran, Los Flamingos; abenduaren 6an, San Adrianen, Andrea Santiago;  igandean, baita ere, Olaztin, El Sexto Sentido eta Atarrabian, Joli Pascualena; Suakai taldeak amaiera emango dio programazioari Altsasun, asteartean, abenduaren 8an. Sarrerak mugatuak izango dira, eta dagokion atalean eros ahal izango dira esteka honetan.

Bisitak eta konexioa diasporarekin

Egoera orokorrek ospakizunerako tresna bilakatu dute baita ere teknologia. Bisita gidatuen programa tradizionala, “Jauregiak bere ateak irekitzen ditu”, bisita birtual bihurtuko da, Exekutiboaren egoitzako solairu noblea osatzen duten espazioetan barrena. Web esteka honen bitartez, herritarrek Nafarroako Jauregira sartu ahal izango dute 360º-ko bisitan, kalitate handiko irudiarekin. Bisita hasteko, Lehendakariak ongietorria egingo digu, eta, ondoren, honako hauek ikusiko ditugu: galeriak, Areto Berdea edo benetako erretratuak, Bulego Instituzionala, Erretratuen Aretoa, Bilkura Aretoa, Trunu Aretoa, kapera eta jangela.

Programa ofizialean, halaber, Nafarroako Etxeen Federazio Nazionalaren ekimen bat aurkitzen da, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak bideratua; izan ere, aurreko urteetan bezala ezin denez ekitaldia aurrez aurre egin Nafarroaren Eguna ospatzeko, Nafarroa Beti Zurekin-Navarra Siempre Contigo telebista-programan batuko da, abenduaren 3an, arratsaldeko 18:00etan.

Emankizunak bokazio unibertsala du, mundu osoan ikus ahal izango baita aldi berean Internet bidez, Nafarroako Etxeen Federazio Nazionalaren web gunean eta Nafarroako Gobernuaren youtubeko kanalean, beste plataforma batzuen artean.

Programaren izenak proiektuaren izpirituari erantzuten dio, eta Nafarroako zenbait Etxe igaroko ditu Espainian eta atzerrian. Horrez gain, Foru Komunitatetik kanpo bizi diren nafarren bizipen eta esperientzien bitartez bidaiatzeko aukera eskaini nahi du. Musika-emanaldiak egongo dira, Nafarroako zenbait herri igaroko ditu, kanpoan bizi diren eta lan egiten duten gazteen agurrak jasoko ditu, eta sare sozialetan jarraitu ahal izango da (facebook eta Instagram).