2020ko azaroaren 18a

950 pertsona baino gehiago onartu dira 24 fisioterapeuta lanpostu huts betetzeko Osasun-deialdian

Gaurtik abenduaren 2ra bitartean erreklamazioak egin eta akatsak zuzen daitezke

953 pertsona onartu dira Osasun deialdian, oposizio-lehiaketa bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko (SNS-O) 24 fisioterapeuta lanpostu huts betetzeko eta izangaien zerrendak eratzeko, aldi baterako kontratazioa  eta barne-sustapenaren bidez.

Horietatik 927 txanda irekikoak dira, 22 desgaitasuna dutenenak eta 4 barne igoerakoak (barneko 1). 28 pertsona baztertu dira deialditik, deialdia argitaratzen den egunean eskatzen diren ziurtagiriak ez aurkezteagatik edo lanbide arteko gutxieneko soldata baino errenta handiagoak jasotzeagatik, hilabeteko konputuan.

Izangaiek abenduaren 2ra arteko epea dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

Onartuen eta baztertuen zerrenda eta baztertzeko arrazoiak esteka honetan kontsulta daitezke.