2020ko azaroaren 17a

Gobernu Irekiaren atariak bisore berri bat izango du Nafarroan COVID-19aren datuei buruzko informazioa modu bisualagoan eta grafikoagoan emateko

Azken hilabetean, urriaren 15etik azaroaren 15era, Gobernu Irekian COVID-19aren gunera, egunean batez beste 3.160 bisita egin dira
Presentado un nuevo visor con datos del COVID-19 Irudi galeria

El Gobierno de Navarra, a través de la Dirección General de Presidencia y Gobierno Abierto, ha puesto en marcha un nuevo visor de los datos del COVID-19 en la Comunidad Foral para proporcionar una información más visual y gráfica, y facilitar su seguimiento y evolución.

Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritza eta Gobernu Irekiaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Foru Komunitateko COVID-19aren datuen bisore berri bat jarri du abian, informazioa modu bisualagoan eta grafikoagoan emateko eta horren segimendua eta bilakaera errazteko.

Zehazki, aginte-koadroa sortuko da Nafarroan COVID-19ak duen bilakaeraren inguruan Gobernu Irekiaren atarian jasotzen diren datuak ikus ahal izateko; hala nola, osasuneko oinarrizko zonen eremuan eta udalerrietan duen eragina, gizarte-zerbitzuetako zentroetako bilakaera edo ERTEen egoera.

Era berean, COVID-19tik eratorritako sarrerei eta gastuei buruzko informazio osoa emango du bisoreak, eta grafikoki adieraziko da nola gastatzen den eta zein eremutan gastua sortzen den.

Bisore hori sortu da informazioa eskuragarria eta ulergarria izateko legezko printzipioari jarraiki. Gainera, formatu horren bitartez, grafikoak eta informazioa deskargatu eta modu pertsonalizatuan erabil daitezke. 

316.851 bisita COVID-19aren gunean, Gobernu Irekian

Gobernu Irekiaren atarian, COVID-19ari buruzko datuen eta bilakaeraren berri emateko espazioan, guztira 316.851 bisita jaso dira azken zortzi hilabeteetan; hots, martxoaren 14tik azaroaren 15era bitarte.

Bisita horietatik, kategorien arabera, COVID-19aren inpaktuak eta egoerak jaso ditu bisita gehien (191.491); ondoren, koronabirusaren atariko orrialde orokorra dago, 37.172 bisitarekin. Sarrera gehien erregistratu dituen hirugarren eremua, berriz, osasuneko oinarrizko zonen atala da, 20.818 bisitarekin; eta, neurri txikiagoan, araudiaren atala 10.326 bisitarekin.

Gainera, azken hilabetean, urriaren 15etik azaroaren 15era, egunean batez beste 3.160 bisita egin dira, eta egun batzuetan 4.000 bisita baino gehiago ere bai; hau da, aldea handia da lehen hilabeteko (martxoaren 14tik apirilaren 14ra) batez bestekoarekin alderatuta, egunean 673 kontsulta izan baitziren.

Informazio publikora sarrera gehiago

Aurten, 2019arekin alderatuta, herritarrak gehiago sartu dira informazio publikora. Zehazki, 2020ko urtarriletik urrira, informazio publikora sartzeko 366 eskaera aurkeztu dira; 2019ko urte osoan, aldiz, 315 egin ziren. 2018. urtean, 163 izan ziren eta 2017an 89. Beraz, herritarrek eskubide hori gero eta gehiago erabiltzen dutela begien bistakoa da.

Aurten, guztira jasotako 366 eskaeratatik, orain arte, 273 erantzun dira, eta soilik bat atzera bota da, eta 250 osorik edo partzialki onartu dira.

Departamentuka, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak jaso ditu eskaera gehien, guztira 230; ondoren, Landa Garapena eta Ingurumena aurkitzen dira, 26 eskaerarekin; Osasuna, jarraian, beste 25ekin; eta Ekonomia eta Ogasuna 20rekin.

Guztira aurkeztutako eskaeratatik, 192 emakumek egin dituzte, 153 gizonek eta 21 pertsona juridikoek.

Gogoratuko denez, informazio publikotzat jotzen dira Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko Foru Legearen mendeko subjektuen esku dauden eduki eta dokumentuak, formatua edo euskarria edozein izanda ere, eta beren eginkizunak betetzean egin edo eskuratu dituztenak. Eskaerak Gobernu Irekiaren atariaren bidez aurkez daitezke, horretarako gaitutako inprimakia erabilita, edo presentzialki erregistro-bulegoetan eta telematikoki erregistro orokor elektronikoaren bitartez.

Gardentasunaren arloko bestelako hobekuntzak

Era berean, gardentasunari eta, zehazki, informazioa eskuratzeari buruzko bi hobekuntza egingo dira. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak enplegu publikoaren aurreko deialdietako ariketak eta informazioa argitaratuko ditu.

Bestalde, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Orokorrak, Gobernu Irekiaren Atariaren bitartez, eskaera gehien duten gaiei eta COVID-19arekin lotutako banakako eskaerei emandako erantzunak argitaratuko ditu.