2020ko azaroaren 17a

Galar-Getze errepidea hobetzeak bi ibilgailu aldi berean zirkulatzea ahalbidetuko du, eta trazaduraren bihurguneak 23tik 12ra murriztuko ditu

Lanek 1,4 milioi euroko kostua izango dute; Galarko Udalak 900.000 euro jarriko ditu, Nafarroako Gobernuak 500.000, eta datorren urtean egingo dituzte
Ciriza kontseilaria eta Galar Zendeako alkate Óscar Amoztegui.
camera_alt Ciriza kontseilaria eta Galar Zendeako alkate Óscar Amoztegui.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

 

Galarko Espartza-Getze Galar (NA-6008) errepidea zabaltzeko proiektuak aukera emango du nekazaritza-, oinezko- eta bizikleta-erabilera handiko errepide horren bide-segurtasuna hobetzeko; izan ere, gaur egun ez du bi ibilgailu aldi berean zirkulatzeko behar den zabalerarik. Zehazki, trazaduraren kurba kopurua 23tik 12ra murriztuko du, eta Etxabakoitzetik Arrizabalagara doan errepidearen (NA-6000) elkargunea berrituko du. Errepide horrek istripu-arrisku handia du gaur egun, sestra-aldaketa duen bihurgune batean dagoelako.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).