2020ko azaroaren 17a

"Ireki begiak. Berdintasunean aurrera egiteak emakumeen aurkako indarkeria ezabatzen du ", Nafarroako Gobernuaren azaroaren 25eko kanpainaren leloa

Kanpainaren helburua herritarrek eremu pertsonalean, familiarrean, sozialean eta lanekoan gertatzen diren eguneroko indarkeriak identifikatzea eta horiek desagerrarazteko konpromisoa hartzea da
videocam Campaña 25N contra la violencia hacia las mujeres collections Irudi galeria

El Gobierno de Navarra, a través del Instituto Navarro para la Igualdad - Nafarroako Berdintasunerako Institutua (INAI / NABI), pone en marcha, con motivo del Día Internacional para la eliminación de la violencia contra las mujeres, una campaña con el lema ‘Abre los ojos. Avanzar en igualdad, elimina la violencia contra las mujeres’.

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren (NABI) bidez, “Ireki begiak. Berdintasunean aurrera egiteak, emakumeen aurkako indarkeria ezabatzen du” lelopean, kanpaina abian jarri du, emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna dela eta.

Kanpainak herritar guztiei dei egiten die, modu sinbolikoan, genero-indarkeriaren aurrean “begiak irekitzeko eta benda kentzeko”, eremu pertsonalean, familian, gizartean eta lanean gertatzen diren eguneroko indarkeriak identifikatzearren, indarkeria erabiltzen duten erasotzaileak eta hori jasaten duten biktimak baitaude, eta, era horretan, indarkeria horiek guztiak errotik kentzeko konpromisoa hartzeko eskatzen die.

Beste helburu batzuen artean, leloak baita ere gonbidapena egin nahi du pertsona bakoitzak kontzientzia hartu, bere portaerak berrikusi eta eguneroko bizimoduan berdintasunezko jarrerak eta portaerak sartzearen eta sustatzearen aldeko apustua egin dezan.

Kanpaina gaur goizean aurkeztu dute prentsaurrekoan Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilari Javier Remirezek eta INAI/NABIren zuzendari nagusia den Eva Isturizek.

Aurten eta lehen aldiz, Nafarroako Gobernuak kanpaina paraleloa ere zabalduko du; hau da, NABIk eta Nafarroako Gazteria Institutuak bultzatutako 'Iguala' programa aitzindarian parte hartu duten gazteek egindakoa eta asmatutakoa.

Kanpaina zabaltzeko kartelak, spota eta web gunea

Kanpaina zabaltzeko, web gune espezifiko hau jarri da abian material eta baliabide espezifikoekin. Gainera, kanpaina ilustratzen duen kartela Nafarroako Gobernuko departamentuen eta zerbitzuen artean eta toki-erakundeetan banatuko da; hots, guztira 7.000 ale banatuko dira. Halaber, Foru Komunitateko egunkarietan, irratietan eta tokiko aldizkarietan hedatuko da. Horrez gain, spot bat egin da telebista, zinema-areto eta sare sozialetarako. Kanpainaren kartela nahiz spota merkataritza-zentroetan eta saltoki txikietan proiektatu nahi da. Kanpainaren aurrekontua 60.000 eurokoa izan da.

Era berean, kanpainak denboran irautea lortu nahi da; hau da, material grafikoak eta ikus-entzunezkoak urte osoan zehar erabiltzea enpresak, elkarteak eta gainerako eragile sozialak sentsibilizatzeko erreminta gisa.

Genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeentzako arreta

Nafarroan, Foru Exekutiboak, NABIren bitartez, genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeentzako arreta osoko taldeen sare bat du, eta, aurten, gainera, indartu egin da profil profesional gehiagorekin. Nafarroako harrera-baliabideetan (larrialdiko zentroak, abegi-etxeak eta egoitza-pisuak) 2019ko urtarriletik irailera bitartean, 107 emakume eta 98 seme-alaba artatu zituzten. Aurtengo denboraldi berean, berriz, 90 emakume eta 82 seme-alaba artatu dituzte.

Ekintza instituzionalak

Nafarroako Gobernuak adierazpen instituzionala aurkeztuko du azaroaren 25eko (asteazkena) bilkuran, emakumeen aurkako indarkeriaren adierazpen guztiak irmoki gaitzesteko eta indarkeria hori emakumeen bizitzatik ezabatzeko konpromisoa erakusteko. Egun berean, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bitartez, indarkeria matxista baztertzeko Nafarroako Jauregiaren atarian egingo den elkarretaratze isil batera deituko ditu herritarrak.

Beste urteetan bezala, Nafarroako Jauregiko balkoietan olanak zintzilikatuko dira esku morearen ikurrarekin eta "Indarkeria matxista gehiagorik ez" leloarekin.

Berdintasun-arloko jarduerak

Berdintasunaren arloan, Nafarroako Gobernuaren helburuetariko bat da emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreal eta eraginkorrera bideratutako politika publikoak ezartzea, zeharka eta toki-erakundeekin elkarlanean. Gaur egun, 28 toki-erakundek berdintasuneko teknikari bat dute haien taldeen barnean. Lan-ildo horretan, aurten, Nafarroan, Emakumeen kontrako Indarkeriaren aurreko Jardueraren Koordinazioko tokiko 21 protokolo jarri dira martxan.

Gainera, emakumeen parte-hartze sozial eta politikorako estrategiaren esparruan (2018-2020), Emakume Politikarien Foroa, Nosotras - EmakumeON programak eta Nafarroako Berdintasun Kontseiluko kideentzako ahalduntze-prestakuntza indartu eta sendotu dira; hots, iazko urtean hasitako programak.

Zehazki, Emakume Politikarien Foroa lurralde gehiagotan garatzen da, Iruña, Iruñerria eta Erdialdeko Zonatik Erribera eta Pirinioetara zabaldu baita. Gainera, urteko saioak lau aldiz biderkatu dira, lurraldeko zortzi saio eta baterako osoko bilkura bat egiten baitira, epe laburrean foro iraunkor bilakatzeko helburuarekin. Programan, guztira, 83 parte-hartzailek hartu dute parte.

Nosotras-EmakumeON taldeari dagokionean, programa Lizarraldera eraman da, eta jada ezarrita zegoen Iruñean, Pirinioetan eta Tuteran. Aurtengo edizioan, 102 emakumek hartu dute parte.

Indarkeria matxista prebenitzeko gazteen kanpaina

Aurtengo urtean zehar, Nafarroako Gobernuaren lehentasunezko beste ekintza-ildo bat izan da gazteei zuzendutako programa berriak abian jartzea, genero-berdintasuna lantzeko eta emakumeenganako indarkeria ezabatzeko. ‘Impulso-Taupada’ eta ‘Iguala’ programak Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren eta Nafarroako Gazteria Institutuaren artean garatu dira.

Zehazki, Iguala programan, parte-hartzaile gazteek, prestakuntza-tailer ezberdinen bitartez, emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko kanpaina diseinatu dute, eta horrek bere kartela eta bideoklip bat izango ditu, gainera. Lan horren emaitza azken saio batean erakutsiko da datorren azaroaren 21ean, Tafallan, eta sare sozialen bidez zabalduko da. Aurkezpen horretan izango dira NABI eta NGIren zuzendari kudeatzaileak.

Impulso-Taupada programari dagokionean, emakume gazteak ahalduntzekoa, 62 parte-hartzaile izan ditu, eta sei saiotan garatu da Iruñean, Tuteran eta Elizondon.