2020ko azaroaren 11a

Taldekako kiroletarako entrenamendu osoak baimenduko dira, aire zabalean beti ere

Nafarroako Kirolaren Institutuak kirol jardueretarako neurriak luzatu ditu, bi puntu izan ezik, azaroaren 20ra arte

Taldeko kiroletan parte hartzen dutenek entrenamendu osoak egin ahal izango dituzte aire zabalean. Halaber, 50 lagunetik gorako lehiaketak baimenduko dira, hauek ere kanpoan egiten badira. Hauek dira gaur onartutako kirol arloko prebentzio neurrien luzapenak aurreikusten dituen bi aldaketak.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).