Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak bat egin du Giza Eskubideen Nazioarteko Egunarekin, ikasleentzako jardunaldi parte-hartzaileak eta jarduerak programatuz
2020ko azaroaren 9a
Nafarroako Gobernuak bat egin du Giza Eskubideen Nazioarteko Egunarekin, ikasleentzako jardunaldi parte-hartzaileak eta jarduerak programatuz
Nafarroako Gobernuak, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren bidez, bat egin du laugarren urtez jarraian Giza Eskubideen Nazioarteko Egunarekin, herritarrei eta Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako hainbat jardunaldi eta jarduera programatuta, bizikidetzari eta giza eskubideei buruzko hainbat errealitate eta lan-eremu ezagutarazteko.
Nafarroako Gobernuak, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren bidez, bat egin du laugarren urtez jarraian Giza Eskubideen Nazioarteko Egunarekin, herritarrei eta Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako hainbat jardunaldi eta jarduera programatuta, bizikidetzari eta giza eskubideei buruzko hainbat errealitate eta lan-eremu ezagutarazteko.
Programazioa azaroaren 23an hasiko da Giza Eskubideei eta Bizikidetzari buruzko I. Jardunaldiekin eta, abenduaren 9tik 12ra bitartean, Garai berriak, aktibismo berriak jardunaldiak egingo dira. Hezkuntza-jardueren programa osatzeko, Giza Eskubideen aldeko II. Kate Ipuina eskainiko zaie Lehen Hezkuntzako ikasleei eta Carlos Martinez mimoaren emanaldia Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikasleei.
Azaroaren 23an, Giza Eskubideei eta Bizikidetzari buruzko I. Jardunaldiak abian jarriko dira, webinarren zikloak eta adituekin egingo den lan birtualeko jardunaldiak osatutako proposamena. Zikloan bihartik aurrera eman ahal izango da izena Zuzendaritza Nagusiaren web gunean, eta helburua da herritarrek kontzientzia hartzea eta identifikatzea Giza Eskubideen eta Bizikidetzaren inguruan dauden erronkak, erakundeek horiek sustatzeko bete beharreko paperaren inguruko gogoeta bultzatzearekin batera.
Bestalde, adituekin egingo den lan-jardunaldian, eztabaida eta hausnarketa sakondu ahal izango dira Nafarroako Bizikidetzako I. Plan Estrategikoa egiterakoan gomendio baliagarriak identifikatzeko.
Saioak 10:00etan hasiko dira, eta ordu eta erdikoak izango dira. Adituen artean elkarrizketa egingo da, eta izena emandako pertsonek ere parte hartu ahal izango dute iruzkinen, hausnarketen edo galderen bitartez.
Behin betiko programazioa, parte-hartzaileak eta xehetasun gehiago laster zabalduko dira.
Garai berriak, aktibismo berriak
Zuzendaritza Nagusiak urtero elkarte ezberdinekin egiten duen lanaren barnean, eta kalean ezin denez antolatu Giza Eskubideen alde lan egiten duten elkarteen eta herritarren arteko topaketarik, Zuzendaritza Nagusiak online formatura egokitu du programazioa, Garai berriak, aktibismo berriak jardunaldiekin, eta abenduaren 9an, 11n eta 12an egingo dira.
Egoera berri honetan antolatzeko modu ezberdinak eta aktibismorako forma berriak garatzeko erakundeak orientatzeko hausnarketa estrategikoa eta kolektiboa egite aldera, jardunaldiak Nafarroako arlo ezberdinetan Giza Eskubideen alde lan egiten duten proiektuetan, erakundeetan eta talde sozialetan parte hartzen duten pertsonentzat dira.
Izen-emateak jada irekita daude, eta ondorengo estekan egin daitezke. Programazio osoa hemen eskura daiteke.
Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak, jardunaldiak antolatzen aritu diren elkarteekin batera (Amnistia Internazionala, CEAR, Intermon Oxfam, ICA (Iruña Harrera Hiria), Nafarroako Médicos del Mundo, Papeles Denontzat, SOS Arrazakeria Nafarroa), elkarte guztiak animatu nahi ditu taldekako lan-eremu hauetan parte hartzeko.
Giza Eskubideak eta hezkuntza
Bigarren urtez jarraian, Zuzendaritza Nagusiak Giza Eskubideen aldeko II. Kate Ipuina jarri du abian, eta, bertan, 48 ikastetxetako ia 1.900 ikasle Giza Eskubideen aldeko idazle bilakatuko dira. Aurten, Jon Arretxe idazleak euskarazko ipuinaren hasiera idatzi du eta Isabel Hualde idazleak gaztelaniazko ipuinarena. Azaroko eskola-egun bakoitzean, ikastetxe bat eta batzuetan bi, ipuinari paragrafo bat gehitzeaz arduratuko dira. Giza Eskubideen gaiari buruzko hilabete osoko lana, dedikazioa eta hausnarketa izango da, ikasleek eta irakasleek zuzenean eta modu aktiboan parte hartzeko. Modu horretan, bi ipuin sortuko dira, eta, abenduaren 11n, ikastetxe guztietara eta, oro har, herritarrengana helaraziko dira, aurkezpen baten bidez.
Memoriadun eskolak bakearen eta bizikidetzaren alde programaren bitartez, berriz, Zuzendaritza Nagusiak Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikastetxeei proposatzen die abenduaren 10ean, goizeko 10:00etan, jarduera geratu eta geletatik Carlos Martinez mimoaren emankizunarekin konekta daitezela, Nafarroako ikasleentzako edizio esklusiboarekin, Giza Eskubideak ikuskizuneko lau pieza eskainiko dituelako.
Ikastetxe interesatuek, gainera, lanerako gida bat edukiko dute proiekzioaren ondorengo egunetan jarduera ezberdinak egin ahal izateko.
Carlos Martínez nazioarteko esperientzia luzea duen mimoa da, eta iaz Iruñean izan zen Zuzendaritza Nagusiak abenduaren 10aren inguruan antolatutako jarduera-programaren testuinguruan. Interpretatutako isiltasunaren bitartez, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren artikuluetan idatzita dagoenaren eta egunetik egunera gertatzen denaren arteko aldea erakutsi nahi du.
“Bizikidetza politika publikoen erdigunean”
Aurkezpenean, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusia den Martin Zabaltzak gogoratu du Nafarroako Gobernuak agenda politikoaren erdigunean kokatuta duela “Giza Eskubideekiko errespetua eta horien balioen hedapena, urraketak ez errepikatzeko bermerik onena gisa”. Ildo horretan, azaldu du Zuzendaritza Nagusiak “Giza Eskubideen errespetua zentralitate-posizioetara daramaten zeharkako programetan lan egiten duela”. Zuzendari nagusiak, amaitzeko, bizikidetzaren bilaketan ondorengoa azaldu du: “gure erantzukizuna hartu nahi izan dugu, eta prozesu honetan adituak eta elkarte-ehuna gurekin izango ditugu”.
Bestalde, José María Gonzálezek, Bizikidetza eta Giza Eskubideen zerbitzuko zuzendariak, azaldu du programa “hausnarketarako eta eztabaidarako irekitako proposamena dela; pandemiak eta COVID-19ak markatutako eszenatokian, planak eta ekintzak egiteko gakoak aurkitzen lagunduko digu, eta eragile politiko, instituzional eta sozial ezberdinen artean lankidetza eraginkorrerako formulak bilatu behar dira”.
Amaitzeko, Irati Goikoetxeak, Bizikidetzaren ataleko buruak, nabarmendu nahi izan du “Nafarroako ikastetxeek agertzen duten jarrera positiboa eta aktiboa, bizikidetzaren eta Giza Eskubideen inguruan, ikasturtean zehar Memoriadun Eskola, Bakearen eta Bizikidetzaren alde programaren bidez egiten den edozein lan-proposamenaren aurrean. Oraingoan, Lehen Hezkuntzako ikasleek zein Bigarren Hezkuntzakoek Giza Eskubideen gaia jorratzeko aukera izango dute tresna gisa adierazpen artistiko ezberdinak hartuta”.