2020ko azaroaren 6a

COVID-19aren krisiaren aurrean helduentzako euskararen irakaskuntza sustatzen duten zentroak egokitzeko laguntzen deialdia egin da

Euskarabideak 30.000 euro bideratuko ditu zentroek beharrezko egokitzapenei aurre egin eta beren jarduerarekin jarraitu ahal izateko

Euskarabidea - Euskararen Nafar Institutuak 30.000 euroko diru-laguntza deialdia argitaratu du helduentzako euskarazko irakaskuntza sustatzen duten entitate pribatuentzat, COVID-19ak eragindako krisiari aurre egiteko bere instalazioetan egindako gastuak eta inbertsioak finantzatzeko.

2020ko martxoaren 14tik azaroaren 30era osasun neurriak bete, gelak zein online klaseak emateko, edota informatika sistemak egokitzeko zein ezarritako edukierara moldatzeko egindako gastuak lagunduko dira diruz.

Eskaerak azaroaren 23ª baino lehen aurkeztu beharko dira derrigorrean modu telematikoan Nafarroako Gobernuaren Atariko Izapide Katalogoaren bidez.

Neurria Nafarroa Suspertu 2020-2023 Planaren barruan kokatzen da, eta osasun-araudiek eskatzen dituzten segurtasun-neurriak zentroek berma ditzaten ahalbidetzea du helburu; izan ere, erakunde horiek finantzatzeko zailtasunak izan dituzte, Alarma Estatuan jarduera erabat gelditu zelako.

Helduentzako euskara irakasteko jarduerari eustea eta irakaskuntza hori ematen duten erakundeek bizirik irautea erronka handia dira COVID-19aren pandemiak sortutako egoeran. Helburu hori lortzea da Euskarabidearen erronketako bat, krisialdi ekonomiko eta sozial honetan.

Horregatik, eta erakunde horiei COVID-19ak eragindako krisiari aurre egiteko beharrezkoak diren gastuak eta inbertsioak egiten laguntzeko, Euskarabidea- Euskararen Nafar Institutoak premiazko neurri hori hartu du, erakunde autonomoaren aurtengo aurrekontuaren zati bat birbideratuz.

Inbertsioak eta diruz lagundu daitezkeen gastuak

Honako hauek dira diruz lagundu daitezkeen gastuak eta inbertsioak:

-Zentroetako sarrerak eta irteerak COVID-19ren osasun-krisiak eskatutako egoerara egokitzeko inbertsioak (ate automatikoak irekitzeko sistemak, holtzak instalatzea, erakusmahaiak).

-Ekipamendu informatiko edo elektronikoan beharrezkoak diren aplikazio informatikoak erosi eta aldatzeko inbertsioak. Onargarritzat joko dira, baldin eta elementu horren unitateko kostua 1.500 eurotik beherakoa bada (zergak kanpo).

- COVID-19ren osasun-krisia dela-eta eskatutako seinaletika-gastuak, edukiera kontrolatzeko informaziorako, ibilbide-helbideetarako eta abarretarako.

-Norbera babesteko materialen eta produktuen gastuak: erabili eta berrerabiltzeko maskarak, gela hidroalkoholikoak, xaboiak, banagailuak eta norbera desinfektatzeko beste soluzio batzuk, aurpegia babesteko pantailak eta norbera babesteko beste elementu batzuk (NBE), langileei eta ikasleei ematen zaizkienak.

-Ezohiko garbiketa-gastuak: garbiketa- eta desinfekzio-zerbitzu bereziak, garbiketa- eta desinfekzio-produktuen gastua, makinak eta etxetresna elektriko txikiak alokatzea edo erostea establezimendua garbitzeko eta desinfektatzeko.