Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak suspertze ekonomikoa helburu nagusi duen Aurrekontuen aurreproiektua onartu du
2020ko azaroaren 4a
Nafarroako Gobernuak suspertze ekonomikoa helburu nagusi duen Aurrekontuen aurreproiektua onartu du
Irudi galeria
El Gobierno de Navarra ha aprobado, en su sesión de hoy, el anteproyecto de Presupuestos Generales de Navarra para 2021, con una cifra total de 4.870’5 millones de euros y que prevé un techo de gasto no financiero de 4.481’4 millones de euros, lo que supone, en términos absolutos, 224’8 millones de euros más. Además, el gasto financiero supondrá para el próximo ejercicio 389 millones de euros.
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, 2021erako Nafarroako Aurrekontu Orokorren aurreproiektua onartu du, 4.870 '5 milioi euroko kopuruarekin, eta 4.481' 4 milioi euroko gastu ez-finantzarioaren muga aurreikusten du, hots, kopuru absolutuetan, 224 '8 milioi euro gehiago. Gainera, finantza gastua 389 milioi eurokoa izango da datorren urtean.
Aurrekontuaren pisu handiena arlo sozialak izango du, bereziki Osasunak, Hezkuntzak eta Eskubide Sozialek, aurrekontu ez-finantzarioaren %55,06arekin. Izan ere, hiru alor horiek ari dira jasaten COVID-19ak eragindako pandemiaren efektuen eraginik handiena.
Gobernu-bilkuraren ondorengo prentsaurrekoan, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria den Elma Saizek ondorengoa azpimarratu du: “aurtengo aurrekontuak garrantzitsuak izango dira Nafarroa suspertzeko. Beraz, 507 milioi euro gehiago jarriko dira Nafarroa Suspertu 2020-2023 Planaren barruan jasotako proiektu ezberdinak jorratzeko”.
COVID-19 gastuaren gainean egingo den ahalegina Aurrekontuen aurreproiektuaren beste ezaugarrietako bat izango da. Gai horretan, 150 milioi eurotik gora izango dira.
Gobernu-bilkuran aurreproiektua onartu eta gero, dokumentua Kontseilu Ekonomiko eta Sozialera, Toki Erregimeneko Foru Batzordera eta Ingurumen Kontseilura bidaliko da aztertu eta txostena egin dezaten, foru-legearen proiektu moduan behin betiko onartze aldera. Ondoren, berriz, Nafarroako Parlamentura igorriko da, eztabaidatu eta onartzearren.
Lehentasuna COVID-19aren aurka borrokatzea
2021eko Aurrekontuko aurreproiektuan 46.475.816 euro gehiago jarriko dira COVID-19aren egoerari aurre egiteko langileen gasturako. Zenbateko horretatik 35.000.000 NOZ-Oko langileen gasturako izango dira, 9.300.000 Hezkuntzarako eta gainerakoa beste departamentu batzuetarako. Modu horretan, 1. Kapituluko gastua 1.535’2 milioi eurokoa izango da, 2020ko hasierako aurrekontua baino %4.67 gehiago. Igoera horren %65,2a COVID-19aren ondorioak artatzeko izango da.
Horrez gain, aurreproiektuan, Administrazioko langileen soldata %0,9 igotzeko aurreikuspena jasotzen da, estatu-mailan Estatuko Aurrekontu Orokorretan proposaturiko igoerarekin bat eginez; hots, 13 milioi euroko igoera izango da.
2021eko Aurrekontuen aurreproiektua egiterakoan eragin handia izan du, maila guztietan, COVID-19ak eragindako pandemiak. Era horretan, Osasun Departamentuak azpimarratu nahi du Lehen Arretaren aldeko apustua eta pandemiaren kudeaketa indartzeko egingo den ahalegina. Horretarako, 1.253’6 milioi euroko aurrekontua izango da; hau da, 2020ko aurrekontua baino %7,7 handiagoa.
Ildo berean, eta Gobernuak arlo sozialean egindako ahaleginaren barruan, Eskubide Sozialetarako jarriko den aurrekontua nabarmendu behar da. Departamentuak 478’3 milioi euroko aurrekontua izango du 2021ean; hau da, 2020an baino %9 handiagoa; hots, 39,6 milioi euro.
Hain zuzen ere, COVID-ari dagokionean, Eskubide Sozialetako Departamentuak laguntza bilatu nahi du iraupen luzeko zaintza-sistema aldatzeko, COVID-19aren aurrean prebentzioa hobetu eta pertsonarengan oinarritutako arretaren aldeko apustua egite aldera, mendekotasunari, desgaitasunari, gaixotasun mentalari eta adineko pertsonei dagokienean. Era berean, aurrekontua %20 inguru gehituko da, Familia eta Haurtzaroa Plana garatzeko, besteak beste, lana, bizitza pertsonala eta familiarra uztartzeko eta adingabeak babesteko neurriak indartuaz.
Beste hainbeste gertatzen da Hezkuntza Departamentuak izango duen aurrekontuarekin, %7,94 igoko baita, 735’9 milioi eurora iritsita. Igoera horren zatirik handiena COVID-19aren pandemiak eragindako egoerari aurre egiteko ezarri beharreko prebentzio, distantzia eta higiene pertsonaleko neurriek bultzatu dute, langileak eta inbertsioak eta gastu arrunta gehitu behar izan baitira, sare publikoan nahiz hitzartuan, 2020/21 ikasturterako Hezkuntza Departamentuak egindako Kontingentzia Planean ezarritakoaren arabera.
Motore ekonomikoak
Ekonomiaren arloan, Aurrekontuen aurreproiektuan kontuan hartu dira Ekonomia eta Ogasun Departamentuak eta Ekonomia Garapenekoak aurkeztu dituzten zenbatekoak.
Lehenari dagokionean, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak 1.080’3 milioi euroko aurrekontua du; hots, 2020an baino %6,24 handiagoa. Nafarroako Foru Ogasun erakunde autonomoaren partida nagusia Estatuko karga orokorretarako Ekarpen Ekonomikoa ordaintzeko izango da (2020ko aurrekontuan 560 milioi eurokoa izan zen).
Ogasunak, 2021ean, gastuaren zati bat erabiliko du iruzur fiskalaren, ezkutuko ekonomiaren eta aitortu gabeko enpleguaren aurka borrokatzeko Planerako zuzkidura gehitzeko; baita, bulegoak eta beste lokal batzuk egokitzeko ere.
Finantza Politikaren Atalak finantzaketa-baldintza onenak bilatzen jarraituko du, aurreko asteetan zorra erosteko harpidetutako azken eragiketetan jada lortutako helburua. Halaber, finantzaketa iraunkorraren aldeko apustuarekin jarraitzen du, 2019an hasitako proiektua, 2030eko Agendarekin bat datorrena.
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak 93,49 milioi euroko aurrekontua du 2021. urterako. Garapen ekonomiko eta enpresarial bidezkoa eta iraunkorra bultzatzeko helburuarekin, trantsizio energetiko eta digitalari aldi berean erantzuna emateko lan egingo du, alde batetik, eta pandemiak eta eskariaren aldaketak eragindako egoerak gehien kaltetutako sektoreak ekonomikoki suspertzeko, bestetik. Espezializazio Adimentsuko Estrategiako sektore estrategikoak, enpresa gisa sendotzeko eta errotzeko lan egingo du, baita ere, klusterren politikaren bidez, era horretan, gizarte- eta lurralde-kohesioari lagunduaz. Halaber, sektore horiek kanpoan proiektatzea bultzatzen jarraituko du COVID ondorengo begiradarekin. Eta hori guztia lehiakortasun- eta ongizate-maila handiagoak lortzeko asmoarekin eta helize laukoitzaren parte-hartzearekin (sektore ekonomikoa eta produktiboa, ezagutza-zentroak, administrazio publikoa eta gizarte zibila).
Kultura eta Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitala
Kultura eta Kiroleko Departamentuak 2021erako duen lehentasun nagusia da bi arlotan lana egiten duten eta koronabirusaren pandemiak eragindako ondorioak jasan dituzten pertsonak eta erakundeak babestea.
Administrazioak kulturaren eta kirolaren suspertzea babesten du, eta egindako egokitzapen-ariketak laguntza publikoa behar du, berez etengabea izanik. Hori dela-eta, lehentasuna izan da Nafarroan kulturaren eta kirolaren eremuetan jarduerak garatzen dituzten agenteak eta erakundeak babesteko bideak ezartzea. Pandemiaren bilakaerak bi sektore kaltetu ditu bereziki, eta laguntza behar dute alderdi sozial eta ekonomikoan 2021ean izan ditzaketen ondorioei aurre egiteko.
Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitalari dagokionean, Aurrekontuen aurreproiektuan Nafarroako Gobernuak berrikuntzarekin eta zientziarekin duen konpromisoa erakusten du, Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren aurrekontuak %7,21 gehitu baititu, 146 milioi eurora iritsita.
Zehazki, nabarmentzekoak dira, batetik, konektibitatearen aldeko apustua, Banda Zabaleko II. Planerako 2 milioi euro jarrita eta, bestetik, Nafarroako Unibertsitate Publikoarentzako babesa, urte anitzeko hitzarmen luzatua 4 milioi euro igota (72,5 milioi eurora iritsi arte). Igoera hori zentroaren eta plantillaren funtzionamendu eta hazkunderako ez ezik, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Zientzien Fakultatearen eraikinerako ere erabiliko da. Gainera, beste partida bat dago pandemia medio sortutako eta aurreikusi gabeko gastuei NUPek aurre egin ahal izateko.
Berrikuntzari erreparatuta, zentro teknologikoentzako laguntzari eutsiko zaio, eta, horrela, horientzat bikaintasuneko deialdi estrategikoa sortuko da (200.000 euro); era berean, Nafarroan lehen aldiz, talentu zientifikoaren planaren aurrekontua egin da (500.000 euro).
Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barneko Departamentua eta Justizia eta Migrazio Politikak
Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barneko Departamentuak herritarren segurtasun eta larrialdien arretarako apustua indartu du. Halaber, Foruzaingoan berrikuntza teknologikorako eta Suhiltzaileen parkeak berritzeko partidak gehitu nahi dira.
Horrez gain, Gobernu Irekiaren Plana egiteko aurrekontua gehituko da, informazioa eskuratzea, parte-hartzea, kontuak ematea eta gardentasuna bermatze aldera.
Halaber, Administrazioa digitalizatzearen aldeko apustua egin da, proiektu informatikoen gaineko aurrekontua boskoiztuaz, langileen kudeaketa modernizatzea bultzatzeko.
Modu berean, Nafarroako Gobernuak berdintasun-politiketarako partidak bultzatzeko konpromisoa baieztatu du, NBIren aurrekontua %17 gehituta, eta gazteriari laguntzeko zeharkako ekimenetarako aurrekontua sendotu du.
Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuan, 2021erako lehentasunak izango dira, Migrazio Politiketan, kultur arteko bizikidetzarekin eta harrerarekin aurrera eraman ezin izan diren planak burutzea; eta Nafarroan familiaren laguntzarik ez duten gazte migratzaileentzako programa edo biztanle migratzaileek Nafarroako hizkuntza koofizialak ikastea bezalako proiektu berriak garatzea. Justizian, berriz, 2021erako apustu nagusia Nafarroako Zigor Betearazpeneko Zerbitzua jorratzea izango da.
Etxebizitzaren, proiektu estrategikoen eta lurralde-kohesioaren aldeko apustua
Lurraldearen Antolamendu, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren aurrekontuetan, lehentasunak oinarrizko lau helburutan oinarritu dira; hala nola, pertsona guztiek etxebizitza eskuratzeko eskubideari erantzunak ematea alokairuaren aldeko apustua eginaz; hiria birgaitzeko eta berroneratzeko politikei bultzada berria ematea, eraikitako hiria berreskuratzeko; sektorean funtsezko aldaketak sustatzea, zehazki, eraikuntza eraginkor eta iraunkorrean; eta Nafarroako Lurralde Estrategia berrorientatzea 2030eko Agendako erronka berriei erantzuteko, eta hirigintza trinkoago eta erresilienteago baterako bidea egitea.
Ildo horretan, nabarmentzekoa da nZEB eraikinetan alokairuko etxebizitzen sustapen publikoari edo gazteentzat eta familia ahulentzat alokairu libreko laguntzak handitzeari buruzko partidak handitu egin direla, eta, baita ere, Nafarroan eraikitako parkea (ia erdia 40 urtetik gorakoa) hiri eta landa aldetik pixkanaka berritzeko birgaitze-lanetarako diru-laguntzenak ere, eraikuntza berriaren ordezko aukera gisa. Era berean, bereziki esanguratsuak diren beste partida batzuk sartu dira hirigintza berritzaileko ekimenak edo lurralde-garapen iraunkorreko estrategietan ekarle bezala jarduten duten proiektuak finantzatzeko.
Bestalde, Lurralde Kohesiorako Departamentuak 452,8 milioi euro izango ditu 2021ean, Nafarroako herritar guztien berdintasunean aurrera egiten jarraitzeko, bizilekua edozein izanik ere.
Nafarroako udalek eta kontzejuek beren finantzaketarako 256 milioi euro izango dituzte. Horrez gain, beste 16,8 milioi euro erabiliko dira tokiko 100 erakunde baino gehiagoren oinarrizko udal-zerbitzuak hobetzeko, Tokiko Inbertsio Planen (TIP) esparruan. Era berean, aurreproiektuan beste 2 milioi euro jasotzen dira despopulazioaren aurka borrokatzeko jardueretarako; 3,5 milioi errepide bidezko bidaiarien hiriarteko garraioa berritzeko eta modernizatzeko nahiz COVID-19tik erator daitezkeen premiak artatu ahal izateko; eta beste 15 milioi eskualdeko hiri-garraiorako.
Errepidearen Sareari dagokionean, 47,7 milioi euro jarriko dira kontserbatzeko. Obra berriko jarduera moduan gehien nabarmentzen diren lanak honako hauek dira: 121-A Nazionala 2+1 bide bihurtzea; Melida-Caparroso errepidea hobetzeko obrak; Zizur Nagusiko semaforo-lotuneko obrak; San Adriango NA-134 bideko, Alloko NA-122 bideko eta Carcarreko NA-134 errepideko elkarguneak egokitzea; edota Irurtzungo saihesbidea. Gogoratu behar da honako hauen kanonen aurrekontuak egin direla: A-12 Bideko Autobia, 50,4 milioi euro; A-21 Pirinioetako Autobia, 19,6 milioi euro; eta Kanalaren Lehen Fasea zabaltzeko lanetako ureztatzea, 9,25 milioi euro.
Azkenik, merkantzien garraioaren sektorea suspertzeko, hainbat jarduera-lerro aurreikusten dira. 700.000 euro erabiliko dira, batik bat, sektorean enplegua sortzea sustatzera bideratutako ekintzetarako.
Landa Garapena eta Ingurumena
Landa Garapenean, ildo estrategikoei eutsiko zaie, baina egoera berri honetan laguntzen zuzkidurak indartuta eta aparteko beste berri batzuk sustatuta, tartean COVID-19aren krisiak bereziki kaltetutako nekazarientzako eta Eteentzako salbuespenezko aldi baterako laguntza, 2 milioi euroko zuzkidurarekin.
Era berean, Nafarroako nekazaritzako elikagaiak sustatzeko eta merkaturatzeko zuzkidurak areagotuko dira, ziklo laburreko merkaturatze-zirkuituak eta tokiko ekoizpenak ahaztu gabe. Halaber, sektorearen berrikuntza bultzatzen eta nekazaritzako ustiategiei NPEren ildo estrategiko handiekin lotutako gaietan aholkularitza ematen jarraituko da.
Nekazaritzari eta Abeltzaintzari dagokienean, abeltzaintza estentsiborako laguntza indartuko da, etorkizuneko plan estrategikorako partida berriarekin; era berean, Animalien Ongizaterako Atal berriaren jardueretarako aurrekontu espezifikoa aurreikusi da.
Nekazaritza eta ingurumeneko, nekazaritza ekologikoko eta muga naturalak dituzten zonetako neurriekiko konpromisoari eutsiko zaio, eta horiei gehitu behar zaizkie ekoizpen ekologikoa babesteko neurriak.
Zuzendaritza Orokor honek 2021erako 48,4 milioi euroko aurrekontua izango du, eta hor sartzen da, baita ere, Nafarroako Kanalaren lehen faseko zona ureztagarriaren kanona, 17,7 milioi euroko ekarpena.
Ingurumenaren aldetik, Zuzendaritza Orokorraren helburua da emisio baxuko ekonomiarako trantsizioa sustatzea, ekonomia zirkularra bultzatzea eta kutsadura murriztea substantzia toxikorik gabeko ingurunea lortzeko, basoko ekosistemak eta, batez ere, biodibertsitatea zaintzearekin eta berrezartzearekin batera.
Ingurumen-arloko lan-aurreikuspenak bat datoz Europako Itun Berdearekin eta Nafarroa Suspertu Planarekin; plan horretan, gastuen aurrekontuan proposaturiko partiden zati handi bat sartzen da, 2021erako, 23,1 milioi eurokoa dena.
Kanpoko ekintzak indartzea
Herritarrekiko Harremanetarako Departamentuak Kanpo Ekintzako Zuzendaritza Nagusia indartuko du bereziki, Europako Proiektuen Bulego berriarekin eta Europako funtsak eskuratzea eta eskualdeen arteko eta mugaz gaindiko lankidetza-espazioak hobetzeko eta indartzeko ildo espezifikoekin. Horrez gain, Nafarroako Bizikidetzaren I. Plan Estrategikoa eta Memoriaren Institutuko Dokumentazio Zentroa egiteko lanak bultzatuko ditu. Euskarabideak, azkenik, gazteei zuzendutako politikak indartzeaz gain, erakunde sozialekiko, toki-erakundeekiko eta komunikabideekiko lankidetza estutuko du Euskararen II. Plan Estrategikoaren barruan.
2021eko Zerga-arloko neurriak
Nafarroako Gobernuak 2021erako Zerga Neurriei buruzko Foru Legearen proiektua ere onartu du Gobernuaren bilkuran. Bertan, jarduera ezberdinak jasotzen dira, eta horiek indarrean 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera sartuko dira.
Arloen arabera banatuta, neurri horiek honako hauetan dute eragina: PFEZ, Sozietateen gaineko Zerga, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga, Merkataritza Establezimendu Handien gaineko Zerga, Jokoaren gaineko Zergak, Zergen arloko Foru Lege Orokorra, Fundazioen Zerga Araubidea eta Kooperatiben Zerga Araubidea.
Arlo horietako neurrien artean, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria den Elma Saizek nabarmendu du Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergari dagokionean autonomoak eta eteak hori ordaintzetik salbuetsiko direla eta moduluen araberako zerga kendu eta zuzeneko zenbatespen berezi batek ordezkatuko duela. Saizen ustez, bi neurri horiek garrantzitsuak izateaz gain, “Nafarroako langile autonomoei bultzada emango dieten ekimenak ere badira”.
Gainera, kontseilariak ondorengoak azpimarratu ditu: muga berriak jarriko dira pentsioen planetan eta gizarte-aurreikuspeneko sistemetan; enplegua sortzeagatik kenkaria sinplifikatuko da; ikus-entzunezkoen pizgarri fiskala nagusituko da; eta, iruzurraren aurkako borrokan, zerga-kontrolerako neurriak aplikatuko dira zerga-bilketan iruzurra saihesteko; zerga-amnistiak debekatuko dira; erabilera bikoitzeko softwarea debekatuko da; edo moneta birtualen gaineko zerga-kontrolerako neurriak hartuko dira.