2020ko azaroaren 4a

Koine-Aequalitas Fundazioaren 6 eta 18 urte bitarteko adingabeen artean genero-indarkeria detektatzeko proiektu batek Eskubide Sozialetako Departamentuaren Gizarte Berrikuntzaren I. Saria jaso du

Saria 6.000 eurokoa da eta Maeztu kontseilariak emanen du azaroaren 27an

Gizarte Zerbitzuetako Berrikuntza Sozialaren I. Saria 2020, Eskubide Sozialetako Departamentuko Errealitate Sozialaren Behatokiak Tomas eta Lydia Recari García Fundazioarekin lankidetzan emandakoa, "GenYouth" proiektuari egokitu zaio. Proiektu hori Koine-Aequalitas Fundazioak sustatu du, eta 6 eta 18 urte bitarteko adingabeengan  zein nerabeengan genero-indarkeria hezkuntza-eremuan detektatzeko metodologia bat proposatzen du.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).