Descárgate la app
Biurrun-Olkotzek taxi-zerbitzua izango du Iruñerriko prestazio-eremu bateratuan
2020ko azaroaren 4a
Biurrun-Olkotzek taxi-zerbitzua izango du Iruñerriko prestazio-eremu bateratuan
Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onartutako akordioaren bitartez, Biurrun-Olkotz Iruñerriko prestazio-eremu bateratuko lurralde-eremuan sartzea onartu du. Herriak 214 biztanle ditu, eta ez du atxikitako taxi-lizentziarik; era horretan, eskualdeko 315 taxik ematen duten zerbitzuan sartuko da.
Gogoratu behar da urriaren 2an Nafarroako Taxien Kontseiluak bilera bat egin zuela, eta, beste gai batzuen artean, herria eremu horretan sartzea onartu zuela. Kontseiluaren ustez, herriak jarraitutasun geografikoari eta kudeaketarako bideragarritasun ekonomikoari buruzko baldintzak betetzen ditu.
Biurrun-Olkotzek jarraipena du iparraldean Galarrekin eta ekialdean Tiebas-Muruarte de Retarekin; hots, egun zerbitzu hori emateko eremuan sartuta dauden udalerriekin.