Descárgate la app
Nafarroako osasun zentro guztiek antigenoen testa izango dute astelehen honetatik aurrera COVID-19a azkar detektatzeko
2020ko urriaren 30a
Nafarroako osasun zentro guztiek antigenoen testa izango dute astelehen honetatik aurrera COVID-19a azkar detektatzeko
Nafarroako osasun zentro guztiek antigenoen testa izango dute astelehenetik aurrera, COVID-19aren diagnostiko azkarra egiteko eta gaixotasuna garaiz detektatzeko gaitasuna indartzeko. Horrela, Osasun Departamentuak detekzio-tresna hori Lehen Mailako Arretara hedatu du. Tresna hori urriaren erdialdean hasi zen ezartzen.
Nafarroako osasun zentro guztiek antigenoen testa izango dute astelehenetik aurrera, COVID-19aren diagnostiko azkarra egiteko eta gaixotasuna garaiz detektatzeko gaitasuna indartzeko. Horrela, Osasun Departamentuak detekzio-tresna hori Lehen Mailako Arretara hedatu du. Tresna hori urriaren erdialdean hasi zen ezartzen.
Orain arte PCR probak izan dira diagnostikoa egiteko erabilitako erreminta nagusia. Eta Nafarroa, irailaren erdialdeaz geroztik, lehen erkidegoa izatera iritsi da erabilera-kopuruari dagokionean, egun 522 proba egiten baititu 1.000 biztanle bakoitzeko.
Antigenoen test berriak pixkanaka-pixkanaka joan dira sartzen, zentro bakoitzeko karga asistentzialaren arabera eta karga horretan gripearen aurkako txertatze-kanpaina aurreratzeak izandako eragina kontuan hartuta.
Antigenoen testek ez dituzte PCR probak ordezkatzen detektatzeko estrategia orokorrean, baizik eta egoera jakin batzuetan horien erabilera osatzen dute, eta gero eta gehiago erabiltzea aurreikusten da. Izan ere, hilabete honen erdialdean sartu zirenetik, gero eta gehiago erabiltzen joan dira, egunean 600 egitera iritsi arte (egun bateko proben %14a, gutxi gorabehera), hedapena amaitu baino lehen.
Sintoma berriak dituzten pertsonentzat
Test azkar horiek osasun-zentroetan hautaproba izango dira sintomak hasi berriak dituzten (bost egun edo gutxiago) eta ospitaleratze-irizpiderik ez duten pertsonentzat. Emaitza negatiboa bada, baina arrazoi kliniko edo epidemiologikoek eragindako infekzioa izateko susmo handia izanez gero, bost egun baino gehiago pasa arren, behin betiko diagnostikoa PCR bidez baieztatu ahal izango da.
Era berean, proba azkar horiek beste ingurune eta egoera kliniko edo epidemiologiko batzuetan erabili ahal izango dira, Ministerioaren txostenek adierazten joango diren eguneratzeen arabera.
Antigeno-testak egiteko, lagin bat hartzen da frotis nasofaringeoaren bitartez, eta, aurreikusitako kasuetan, PCRekin aldera daitekeen fidagarritasun-maila dute. Gainera, diagnostikoa azkarrago ematen dute, 15 bat minututan. Modu horretan, positiboak lehenago diagnostikatu eta isolatuko lirateke, eta, horrela, kontaktuak aztertzen ere lehenago has daiteke, transmisio-katea laburtzen lagunduaz. Era berean, zaintza epidemiologikorako datuak biltzeko lana errazten du eta zaintzei eta tratamenduari buruzko aholkuak ematekoa ere bai, emaitza positiboa nahiz negatiboa izan.
Zirkuitu espezifikoa osasun-zentroan
COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak dituzten pertsonek egunean bertan hitzordu presentziala izango dute osasun-zentroan proba egiteko; hain zuzen ere, erizaintzako kontsultan burutuko da, arnas pazienteentzako zirkuitu espezifikoaren barruan.
Gaixoak diagnostiko kliniko arina badu eta arrisku-faktorerik ez badu, erizaintzak baloratuko du. Arrisku-faktoreak edo larritasun-sintomak izanez gero, aldiz, kontsulta presentzial medikora bideratuko da, eta hori premiazkoa izango da beharrezkoa den kasuetan.
Erizaintzako kontsulta bi alditan egingo da. Lehenengoan, pazientearen balorazioa egin eta konstanteak hartuko dira, eta, hala badagokio, antigenoen testa egingo da. Proba prozesatzeko behar diren hamabost minutu igaro ondoren, kontsultaren bigarren zatia burutuko da, testaren emaitza positibo edo negatibora eta gaixoaren egoera klinikora egokituta.
Nafarroako Osasun Zerbitzu-Osasunbideako Lehen Arretako zentroetan urriaren 12ko astean hasi ziren testak banatzen Sarriguren, Lodosa, Viana eta Auritzeko oinarrizko zonetan eta Cadreitan eta Carcastillon ere bai, une horretan bi herri horietan eragin altua izateagatik. Hurrengo astean, Leitza, Irurtzun, Ultzama, Doneztebe, Elizondo, Salatzar, Tafalla eta Zizur-Etxabakoitzeko oinarrizko zonetara nahiz Buztintxuri eta San Martingo zentroetan kokatutako Ospitalez kanpoko Larrialdi Zerbitzuetara zabaldu ziren. Aste honetan zehar, zentro berriak sartu dira, sarearen %60ra iritsi arte. Azkenik, azaroaren 2rako amaituko da testak banatzen NOZ-Oko Lehen Arretaren sareko zentro guztien artean.