2020ko urriaren 28a

Chivite Lehendakariak 3.400 milioi euroko balioa duten Next Generation funtsetara aurkeztuko diren 125 proiektuak iragarri ditu

Ekimenak, arlo publikoaren eta pribatuaren arteko elkarlanean sortuak, oinarrizko hiru ardatz dituzte: lurralde eta gizarte kohesioa, berrikuntza digitala eta jasangarritasuna
videocam La Presidenta Chivite anuncia 125 proyectos por valor de más de 3.400 millones de euros para presentar a los fondos Next Generation collections Irudi galeria

El Gobierno de Navarra prevé la puesta en marcha de 125 proyectos de diferente calado en la próxima década, con un presupuesto de más de 3.400 millones de euros. Así lo ha anunciado hoy la Presidenta de Navarra, María Chivite, quien ha confiado en poder integrar estas iniciativas tanto en los fondos de recuperación europeos Next Generation como en las líneas del plan del Gobierno de España.

Nafarroako Gobernuak datorren hamarkadan 3.400 milioi euroko aurrekontua izanen duten garrantzi ezberdineko 125 proiektu abiatzea aurreikusi du. Hala iragarri du gaur María Chivite, Nafarroako Lehendakariak, zeinak ekimen horiek Europako Next Generation birgaitzeko funtsetan nahiz Espainiako Gobernuaren planaren lerroetan txertatzeko konfiantza agertu duen.

Chivitek “adimen kolektiboaren ahalegina” nahiz lankidetza publiko-pribatuarena nabarmendu ditu 125 proiektu horiek ezartzeko, Next Generation funtsek markatutako funtsezko hiru ardatzetan kokatuta: lurralde- eta gizarte-kohesioaren estrategia, estrategia digitala eta estrategia berdea. Ekimen horiek guztiak abian jartzeko, ekonomia errealean 13.000 milioi euro baino gehiago mobilizatu beharko dira hamarkada honetan, inbertsio publikoaren efektu biderkatzailea dela-eta.

Neurri horien helburua da, Lehendakariak azpimarratu duen moduan, “egungo krisiari erantzuteaz gain, eredu ekonomiko eta soziala aldatzea. Eta hori guztia “hurrengo belaunaldiei begira egin behar da, gure egungo krisiak harrapatuta gera ez daitezen”. Hortaz, irtenbidea da, Chiviteren esanetan, “haiei etorkizun adimentsuagoa, iraunkorragoa eta kohesionatuagoa eskaintzeko gai izatea”.

Lehendakariak prentsaurrekoa eman du proiektuak azaltzeko, Exekutiboaren talde osoari Gobernuak gaur egindako bilkuran ezagutzera eman ondoren.

Hiru ardatz, 125 proiektu

Berreskuratzeko plan oso hau eta proiektu zehatzak Foru Exekutiboak honako hauekin egindako lanari esker sortu dira: Nafarroako ekonomiako sektore ezberdinak, pribatua nahiz soziala, eta hirugarren sektorea; unibertsitateak; eta Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioa. Lehendakariak nabarmendu du “eraldaketa sozialeko nahiz kulturaleko mekanismoa dela, eta Europako Batzordeko bulegoak ez ezik, Foru Komunitateko azken txokoa ere barne hartzen dituela”.

Plana elkarren artean konektaturiko hiru ardatzetan eratzen da, eta zenbait kasutan lanerako arlo eta proiektu komunak ditu. Esate baterako, Berrikuntza Digitalaren Estrategiari buruzko ardatzak Nafarroa Digitala ekimena du proiektu nagusi gisa. 716 milioi euroko aurrekontuarekin, zortzi ekintza-eremu eta 35 inbertsio zehatz biltzen ditu. Horietako bat Health Big Data Hub da; hots, osasun-laguntza datuen informazioaren bitartez hobetu nahi duen erreminta.

Bestalde, atzo aurkeztutako Green Deal Estrategia Berdearen ardatzaren foku nagusia da. Horren barruan askotariko proiektuak daude; hala nola, automoziorako bateriak muntatzeko lantegia abian jartzea, 80 milioi euroko aurrekontuarekin, Espainiako iparraldean auto elektrikoen fabrikazioaren balio-katea osatuko lukeena. Halaber, beste 47 milioi euro aurreikusten dira toki-erakundeei energia-eraginkortasuneko neurriak ezartzen laguntzeko, eta beste 35 milioi teknologia berria duten parke eoliko esperimentalak sortzeko.

Gizarte eta Lurralde Kohesioaren Estrategiari dagokionean, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana garatzea aurreikusten da 790 milioi euroko aurrekontuarekin; horren barruan, Nafarroarako funtsezko garraio-azpiegiturak hobetuko lirateke, Ubidearen 2. fasea, e.a.

Baina, lurralde-kohesioaz gain, Foru Exekutiboak arreta berezia eskaini nahi dio gizarte-kohesioari, berrikuntzako tresna berriak garatuta iraupen luzeko zaintzetan edo gizarte-zerbitzuak indartuta, askotariko ekimenen bitartez, 76 milioi eurotik gorako aurrekontuarekin.

Era berean, osasun-sistema publikoa indartzea oso garrantzitsua da gizarte-kohesioaren helburuaren barnean. Hori dela-eta, Nafarroako Gobernuak, Lehendakariak gaur adierazi bezala, 217 milioi euro baino gehiago jarri nahi ditu berreskuratze, eraldaketa eta erresilientzia planerako, “laguntza-gaitasunak indartu eta baliabideen kudeaketan eraginkorragoak izate aldera”. Planaren bitartez, teknologia eta ekipamenduak modernizatzeaz gain, lehen mailako arretaren eredu berria hedatu nahi da, ospitaleko osasun-laguntzako zerbitzuak gehitzearekin batera, beste alderdi batzuen artean.

Erakunde arteko lankidetza

Ekimen horiek guztiak abian jartzeko, Nafarroako Lehendakariak “baterako gobernantza” eta “erakunde arteko lankidetza” defendatu ditu. “Gizarte zibil antolatuarekin lankidetzan, Gobernuak ez ditu bakarrik proiektu horiek aurkezten. Lankidetza instituzionalaren eta baterako gobernantzaren inguruan dugun ideiak Nafarroan dauden beste administrazio batzuen proiektuak ere hartzen ditu”, azaldu du, helburua “Nafarroa, Espainia eta Europa adimentsuak, iraunkorrak eta kohesionatuak” lortzea dela azpimarratzearekin batera.

Hori dela-eta, ekimen horietarako Europako eta estatuko funtsen babes ekonomikoa defendatzeaz gain, eskua luzatu dio elkarren arteko proiektuak eta estrategiak diseinatzeko lankidetzari. Iruñerriko Mankomunitatearekin batera egindako lana da adibide bat, Foru Gobernuari proiektu batzuk aurkeztu baitizkio España Puede, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean sartzeko. 9 proiektuak funtsezko hiru estrategiaren barnean kokatzen dira: kohesioa, berrikuntza digitala eta iraunkortasuna. Horiei beste proiektu batzuk ere gehitzen zaizkie, oraindik zirriborro-fasean daudenak, Nafarroako Industria Elkarteak (NIE) iragarri duena bezala, hidrogeno berriztagarrian oinarritutako ekonomia berria garatzeko helburuarekin.

Chivite Lehendakariak, amaitzeko, Nafarroak berreskuratzeko eta berritzeko datozen urteetan aurrean izango duen erronka bere gain hartzeko duen indarra azpimarratu du; nabarmendu duen moduan, Gobernuak gizarte zibil “konprometitu eta antolatuarekin” batera egindako lanean eta elkarrizketan oinarritutako indarra.