2020ko urriaren 28a

Nafarroako Gobernuak onetsitako beste gai batzuk

NUPeko Gizarte Kontseiluko zenbait kideren izendapena. 27.066 euro kirolarien elikadurarako. Herri-lurren bi desafektazio Sesman eta Mendigorrian

NUPeko Gizarte Kontseiluko zenbait kideren izendapena

Nafarroako Gobernuak foru dekretu bat onartu du gaurko bilkuran, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Gizarte Kontseiluko kide batzuk izendatzeko.

Zehazki, Nafarroako Parlamentuak proposatuta, Esteban Morrás Andrés, Miguel Arraras Paños, Juan Ramón Corpas Mauleón, Idoia Sara Pérez eta Ubaldo González Delgado izendatu dituzte. Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioaren ordezkari gisa María José Ballarín izendatu da; Comisiones Obreras enpresaren ordezkari gisa, berriz, Pilar García Pérezek jarraituko duela berretsi da.

27.066 euro errendimendu eta maila altuko zortzi kirolari elikatzeko

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, 27.066 euro eman ditu Iruñeko Fuerte del Príncipe Egoitzan plaza duten errendimendu eta goi mailako zortzi kirolariren elikadura gastuak diruz laguntzeko.

Zehazki, goi-mailako hiru kirolarirentzako gastuen % 100eraino  16.830 eurorekin lagunduko da, eta errendimendu handiko 5 kirolariren gastuen % 50eraino, 10.233 eurorekin.

Sesma eta Mendigorriako herri-lurren desafektazioa

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, bi erabaki hartu ditu, Sesma eta Mendigorriako herri-lurren desafektazioak onartzeko, eta, ondoren, erabiltzeko saioa egiteko.

Sesmaren kasuan, herriko 11. poligonoan kokatutako 4.370 m2 dira, ondoren Mtorres Desarrollo Energéticos SLri lagatzeko, "El Oliado" parke eolikoa neurtzeko dorre bat jar dezaten. Lagapen-epea 5 urtekoa da, eta enpresak 744 euroko urteko kanona ordainduko dio Udalari.

Mendigorrian, berriz, 285 m2 daude herriko 2. poligonoan, aireko tarte elektriko baten ordez lurpeko zati bat jartzeko. Iberdrolak 3.116 euroko kalte-ordaina emango dio Udalari