Descárgate la app
Azken 24 ordutan 459 ikasle konfinamenduan sartu dira
2020ko urriaren 27a
Azken 24 ordutan 459 ikasle konfinamenduan sartu dira
Beste 299 aurrez-aurreko eskoletara itzuli dira
Haur eta Lehen Hezkuntzako 459 ikasle konfinamenduan sartu dira azken 24 ordutan. Era berean, 299 haur aurrez-aurreko eskoletara itzuli dira isolamendu epea amaitu ostean. Gaurko egunez, Haur eta Lehen Hezkuntzak 3.203 haur daude konfinamenduan, guztien artean %5,17. Bestalde, 84 ikastetxeetako 159 bizikidetza gela daude isolamenduan (guztien artean %4,58).