2020ko urriaren 26a

Nafarroako Ospitale Gunea, Navarrabiomed eta ADACEN elkarlanean aritu dira iktusaren prozesuan profesionalen eta pazienteen artean partekatutako erabaki klinikoak sustatzeko

Lana ICTUSnet-en esparruan egin da, iktusaren osasun-laguntza berritzeko eta hobetzeko eskualdeen arteko Europako lankidetza-proiektuaren barruan
Ezkerretik eskuinera Pilar Seminario (iktusa duen pazientearen senidea), 
Silvia Astráin (ADACEN), Iosune Etxebeste (iktusaren pazientea), María 
Herrera (NOG eta Navarrabimed) eta Marta Ancín (NOG).
Ezkerretik eskuinera Pilar Seminario (iktusa duen pazientearen senidea), Silvia Astráin (ADACEN), Iosune Etxebeste (iktusaren pazientea), María Herrera (NOG eta Navarrabimed) eta Marta Ancín (NOG).  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Ospitale Guneko Iktus Unitateko neurologo eta Nafarroako ICTUSnet proiektuaren koordinatzaileak, Maria Herrera Isasik, eta Silvia Astráin Mendozak, Nafarroako Garuneko Kalteen Elkarteko (ADACEN) proiektuen arduradunak, diziplina anitzeko lan baten ondorioak aurkeztu dituzte gaur Navarrabiomeden egindako prentsaurrekoan. Ekimen hori ICTUSnet proiektu europarraren esparruan egin da. Proiektu hori iktusaren osasun-laguntza berritzeko eta hobetzeko eskualdeen arteko lankidetza da, eta  Marta Ancín Pagoto CHNko Zainketa Sanitarioetako zuzendaria izan dute lagun.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).