2020ko urriaren 26a

ALTER ikerketa taldeak Nafarroako Gobernuaren politika publikoen Ebaluazio Proiektu eta Ekimenen I. Saria eskuratu du

Maeztu kontseilariak azpimarratu duenez, “jendearen bizitza hobetzeko erabakiak hartzen laguntzen digu ebaluazioak”
La consejera Maeztu entrega el premio al representante el equipo ALTER, 
Laureano Martínez.
La consejera Maeztu entrega el premio al representante el equipo ALTER, Laureano Martínez.  Deskargatu irudia Irudi galeria

ALTER ikerketa taldeko kideek gaur goizean CIVICAn aretoan, Carmen Maeztu kontseilariaren eskutik, Eskubide Sozialetako Departamentuan ematen duen Ebaluazio Proiektu eta Ekimenen I. Saria jaso dute.

Sariaren epaimahaiak duela aste batzuk saritu zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) lan-taldeak egindako ERSISI lan eta gizarteratzeko Proiektuak Foru Komunitatean duen eraginaren analisiaren kalitatea.

2.000 euroko saria eta akreditazio-diploma Laureano Martinez Sordonik jaso du ALTER taldearen izenean; berak osatzen du ikertzaile taldea beste honako hauekin batera: Begoña Pérez Eransus, Nerea Zugasti Mutilva, Lucía Martínez Virto, Ignacio García Lautre, José Antonio  Moler Cuiral, Marta Lasterra Aznárez, Sandra Cerrón González, Víctor Sánchez Salmerón eta Javier Arza  Porras.

Ekitaldian, Share aholkularitzako Marta Zalba Iberoren ibilbidea ere saritu da, “Nafarroan ebaluazio-kultura sustatzen laguntzeagatik”. 

Ekitaldiaren buru Eskubide Sozialetako kontseilari  Carmen Maeztu izan da, eta sarien banaketara gerturatu dira, halaber, Cajanavarra Fundazioko lehendakaria den Javier Miranda Erro eta Sariaren Epaimahaiko kideak: Antonio Roldán Monés (online eran hartu du parte), Iñaki Arana García eta Sara Soto Ahechu. Era berean, lehendakariaz gain, bertan izan da Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren zuzendari nagusia, Luis Campos Iturralde.

Ebaluazioa, gobernu onaren ardatza

ALTER taldeko pertsonak eta Marta Zalba zoriondu ondoren, Maeztu kontseilariak nabarmendu nahi izan du Nafarroako Gobernuak politika publikoen ebaluazioari emandako bultzada, “gobernu onaren ardatzetariko bat bezala, bereziki pertsonengan oinarritutako neurriak hartzeko, desberdintasuna murriztu eta herritarren eskubide sozialak bermatze aldera, kalitatezko zerbitzu publikoen bitartez”. Modu berean, duela aste batzuk departamentuak jasotako nazioarteko saria gogora ekarri nahi izan du, guraso bakarreko familientzako laguntza ekonomikoen programaren eragina ebaluatu duen lan baten truke.

“Pertsonen bizitzan eragina duten erabaki onenak hartzeko, ebaluazioek ematen diguten informazioa behar dugu”, azpimarratu du Maeztuk, “eta horrek are eta garrantzi handiagoa du pandemiaren garai hauetan, pertsona ahulenek izan ditzaketen ondorioak direla-eta”.

Azkenik, Carmen Maeztuk adierazi du “sari honek eta beste batzuek ekimen ebaluatzaileen katalizatzaile moduan jardutea nahiko lukeela, desberdintasuna murriztu eta herritarren eskubide sozialak bermatze aldera, kalitatezko zerbitzu publikoen bitartez”, amaitu du.