2020ko urriaren 25a

COVID-19ko 698 kasu positibo gehiago atzeman dira Nafarroan, 3.332 proba egin ondoren

Atzo jakinarazi zen bi pertsona hil zirela, gizon bat eta emakume bat, biak 74 urtekoak, eta gaixotasun horri lotutako beste 22 ospitaleratze izan zirela

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI) eman dituen datuen arabera, COVID-19ak kutsaturiko beste 698 kasu positibo atzeman ziren atzo Nafarroan, PCR eta antigeno-test bidez 3.332 proba egin ondoren; %20,9 izan ziren positiboak. Osasun Departamentuak oroitarazi duenez, garrantzitsua da ospitalez kanpoko larrialdi-zentroetara joatea premiazko arreta behar izanez gero (Iruñean San Martin Doktorea zentroa eta Buztintxuriko larrialdietarako zentroa, eta Tafallako, Lizarrako eta Tuterako larrialdi-zentroak).

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).