2020ko urriaren 20a

Landa Garapenak COVID-19aren laguntzak gehituko ditu haragitako behientzako lerro zehatza ezarriz

800.000 euro bideratuko dira salmenten jaitsiera eta prezioen beherakadak eragindako diru-sarreren gutxitzeari aurre egiteko
videocam Landa Garapenak COVID-19aren laguntzak gehituko ditu haragitako behientzako lerro zehatza ezarriz collections Irudi galeria

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak COVID-19ak kaltetutako abeltzainen ustiategientzako laguntza lerro berria onartu du, zehazki haragitako behiak dituzten abeltzainei zuzendutako dirulaguntzak; 800.000 euro bideratuko dira horretarako.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak COVID-19ak kaltetutako abeltzainen ustiategientzako laguntza lerro berria onartu du, zehazki haragitako behiak dituzten abeltzainei zuzendutako dirulaguntzak;  800.000 euro bideratuko dira horretarako.  

Itziar Gomez kontseilariak neurri berriaren ezaugarrien berri eman du gaur goizean prentsaurrekoan. Helburua da koronabirusa dela-eta merkatuan gertatu den nahasmenduak ustiategietan izandako kalte ekonomiko larria arintzea. Zehazki, behi-azienden ustiategiek aurre egin beharreko aparteko gastuak ordainduko dira, txekorrak denbora gehiagoz elikatu behar izateagatik, saltzeko zailtasunak medio; era berean, diru-sarreren murrizketak hein batean arinduko dira, prezioen beherakadaren ondorioz.

Laguntza honetarako, 800.000 euroko aurrekontu-lerroa sortu da, behi ume-hazleen onuradun izan daitezkeenen (Nafarroan 1.000 abeltzain dira) eskariei erantzuteko eta beste 25.000 bat animalia hautagarri artatzeko; hau da, ordainketa egitea animalia horien arabera erabakiko da. Eskaera egiten duten abeltzainek behi ume-hazlearen ordainketa jasoko dute (kanpaina honetan 90,11 euro emango dira behi bakoitzeko), eta 30 euroko beste ordainketa osagarri bat (COVID-19aren krisia dela-eta) urtea amaitu aurretik ordainduko zaie.

Neurriaren arabera, 30 euro emango dira animalia hautagarri bakoitzeko (Europako Batzordeak 2020ko martxoaren 19an egindako Komunikazioan xedatutakoaren esparruan), eta, izapidea eta kudeaketa sinplifikatzearren, eskaera egintzat emango da NPE zuzeneko ordainketei buruzko laguntzaren eskaera bakarrak eskuratzeko ezarritako sistemaren bitartez. Halaber, animalia hautagarriak izango dira behi ume-hazlearen ordainketa akoplatua FEAGAren kargura egiteko zehazten direnak (aipatu sistemaren bidez eskatua). Ez zaie laguntzarik emango COVID-19 krisiaren laguntza zezenketa-sektoreari eskatu dioten abeltzainei.

Osasun-larrialditik aurrera, behi-aziendaren haragiaren sektoreak kalte handia jasan zuen HORECA kanala ixtean eta ondoren etorri ziren murrizketekin. Egoera luzatzen ari denez, gaur egun merkatua ahultzen ari da haragitarako gaitasuna duten behien txekorren prezioak %10 eta %15 artean jaisteagatik.

Sektorearentzako COVID-19 laguntzak jada 7,3 milioi eurora iritsi dira

COVID-19aren krisi osoan zehar, Nafarroako Gobernuak sektorearentzako laguntza ezberdinak onartu ditu, osasun-krisi honek gizartean, ekonomian eta ingurumenean duen inpaktua arintzeko asmoarekin, eta, era horretan, gaur iragarritako neurri berriarekin, guztira 7.316.339 euro batu dira.

Behi-aziendarako laguntza espezifikoaren neurri honez gain, Departamentuak laguntza hauek eman ditu:

-Minimis erregimeneko laguntza-lerroa, ardi bakoitzeko 3 eurokoa ardien sektorearentzat, eta, guztira 1,3 milioi euroko zenbatekoarekin.

-COVID-19ak kaltetutako abelburu bizien ustiategietarako laguntzak, guztira 750.000 eurokoak, abereen elikadura- eta mantentze-kostuak konpentsatze aldera, udan zezenketak bertan behera uztearen ondorioz diru-sarrerak galtzeagatik.

-Merkatuak erregulatzeko hiru neurri, eta guztira 2.040.119 euro: 

          -Europak krisiaren destilaziorako ematen dituen laguntzak osatzea. Zehazki, Bruselak 17.035 Hl ardoren destilazioa finantzatu du Foru Komunitatean (691.553 euro), eta Nafarroak beste 13.000 Hl-ren destilazioa finantzatzeko osagarria jarriko du, 246.000 euroko kostuarekin.

          -Horrez gain, Nafarroako 28 upategik guztira 895.224 euro jasoko dituzte, 119.000 Hl-ren biltegiratze pribatuaren neurriari dagozkionak.

          -Uzta berdearen neurrira bildutako 14 mahastizainek 149.384 euro jasoko dituzte 66,95 ha-ko lursailetarako.

-COVID-19aren krisiak bereziki kaltetutako nekazari eta eteentzako aldi baterako eta salbuespenezko laguntza, 2 milioi euroko laguntza zuzena. Horren helburua da nekazaritza-enpresen eta nekazaritza-ustiategien likidezia-arazoak konpontzea, zehazki, mahatsa eta endrinoa ekoiztera, ustiategian bertan saltzera eta gazta eta beste esneki batzuen ete artisauetara bideratutakoak.

-Kalitate bereiziko produktuak sustatzeko ekintzetarako aparteko laguntzak, COVID-19a dela-eta jardueren murrizketek bereziki eragindako kalitate-figurak kudeatzen dituzten erakundeentzat, 275.000 euroko kostuarekin, eta, baita ere, ardoaren eta gaztaren sektoreetan, Nafarroako Jatorri Deitura Babestuak eta Adierazpen Geografiko Babestuak sustatzera bideratutakoak.