2020ko urriaren 19a

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako 19 psikologo kliniko eta 4 odontologo lanpostu deitu dira

Interesatuek astearte honetatik azaroaren 18ra bitartean eman dezakete izena eta probak 2021eko martxoan hasiko dira

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko psikologo klinikoaren hemeretzi lanpostu eta odontologoaren 4 lanpostu betetzeko oposizio-lehiaketa deialdia argitaratu du gaur Nafarroako Aldizkari Ofizialak (NAO). Ziurrenik 2021eko martxoan hasiko diren probetan parte hartu nahi dutenek astearte honetatik (urriak 20) azaroaren 18ra arte (egun hori barne) eman dezakete izena.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).