Descárgate la app
Heldu den ostegunetik, urriak 22, Foru Erkidegoan sartzeko eta irteteko aukerak mugatzea erabaki du Nafarroako Gobernuak
2020ko urriaren 19a
Heldu den ostegunetik, urriak 22, Foru Erkidegoan sartzeko eta irteteko aukerak mugatzea erabaki du Nafarroako Gobernuak
Nafarroako Gobernuak beste neurri-sorta bat onartu du gaur arratsaldean, koronabirusaren bigarren hedatze-olatua geldiarazteko xedez. Neurriok urriaren 22an jarriko dira indarrean, ostegunarekin, eta azaroaren 4ra arte iraunen dute. Osasun Kontseilariaren Foru Agindu baten bidez berretsiko dira, eta heldu diren orduetan argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Honakoak dira gaur iragarritako neurririk garrantzitsuenak: Foru Erkidegora sartzeko eta bertatik irteteko aukera mugatzea, lan-arrazoiengatik, unibertsitate-ikasketengatik, senideak zaintzeagatik eta ezinbesteko beste arrazoiengatik izan ezik; tabernak, kafetegiak eta jatetxeak ixtea, salbu eta ogia eta prentsa saltzeko, hala egoteko baimena dutenen kasuan, eta etxez etxe janaria banatzeko, 21:00etara arte betiere. Hotelei eta landetxeei baimena emanen zaie bertan ostatu hartzen ari diren bezeroak artatzeko, mahai bakoitzean gehienez 4 pertsona bildurik.
Murrizketek merkataritzari eta kultur eta kirol-ekitaldi guztiei ere eraginen diete, egunero ateak itxi eta bertan dauden pertsonak kanpora atera beharko baitituzte 21:00etarako. Saltoki handien galeriez eta aisialdi-guneez den bezainbatean,debekatu egiten da jolaserako erabiltzea, eta beraz, erosketak egiteko baizik ez da baimenduko era horretako saltoki handiak erabiltzea.
Foru Gobernuak mantendu eginen du gune publikoetan sei pertsona baino gehiago elkartzeko debekua, eta etxebizitza bakoitzean bizi direnek “bizikidetza-burbuilak” sortzeko beharra ezartzen du. Bakarrik bizi direnen eta mendekotasuna dutenen kasuan, zaintzaileak ere egoten ahal izanen dira harreman-talde egonkor horretan (“handitutako burbuila”), eta ahalik eta gehien murriztuko da burbuila horietatik kanpoko pertsonekiko hartu-emana.
Frogatuta dagoenez gero jarduera sozialetan eta barne-guneetan ematen dela kutsatze gehien, beste hogei neurri ezarriko dira, sektorez sektore, gaur arratsaldean onarturiko neurri-sorta hori osatzeko.