2020ko urriaren 16a

Nafarroako Gobernuak zazpi ikastaro antolatu ditu turismo sektorearen eraldaketa eta berrikuntza laguntzeko

Modu telematikoan egingo dira azaroa nahiz abenduan eta eraldaketa digitalerako zein produktu turistikoak hobetzeko tresnak eskainiko dira

Nafarroako Gobernuko Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Zuzendaritza Orokorrak datozen hilabetetarako, azaroa eta abendua, zazpi ikastaro antolatu ditu turismo sektoreko enpresen lehiakortasuna hobetzeko asmoz. Ekimenak sektoreko enpresa guztiei daude zuzenduta eta 2020-2024 Turismoaren Formazio Planekoak dira.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).