2020ko urriaren 16a

Chivite Lehendakariak COVID-19aren aurrean Nafarroako industriaren lana eskertu du musukoak ekoizten dituen Mecacontrol enpresara eginiko bisitan

Injekzio plastikoko Cascanteko lantegiak 800.000 euro inbertitu ditu Norbera Babesteko Ekipoak ekoizteko lerro berrian
videocam Chivite Lehendakariak COVID-19aren aurrean Nafarroako industriaren lana eskertu du musukoak ekoizten dituen Mecacontrol enpresara eginiko bisitan collections Irudi galeria

María Chivitek, Nafarroako Lehendakariak, Plásticas Mecacontrol Injkezioak (IPM) enpresaren ekoizpen lerro berria inauguratu du gaur Cascanten, non FFP2 eta FFP3 musukoak ekoizteari ekin zaion. Nafarroako ekoizpenak Foru Komunitateak norbera babesteko ekipoak edozein unetan izatea ahalbidetuko du, inoren beharren edo kanpoko merkatuaren ezaugarrien menpeko izan gabe. “NBE-ak bertan ekoiztea Nafarroarentzako behar estrategikoa da”, nabarmendu du Lehendakariak.  

María Chivitek, Nafarroako Lehendakariak, Plásticas Mecacontrol Injkezioak (IPM) enpresaren ekoizpen lerro berria inauguratu du gaur Cascanten, non FFP2 eta FFP3 musukoak ekoizteari ekin zaion. Nafarroako ekoizpenak Foru Komunitateak norbera babesteko ekipoak edozein unetan izatea ahalbidetuko du, inoren beharren edo kanpoko merkatuaren ezaugarrien menpeko izan gabe. “NBE-ak bertan ekoiztea Nafarroarentzako behar estrategikoa da”, nabarmendu du Lehendakariak.  

Mecacontrol Taldeak 800.000 euroko inbertsioa egin du produkzio-lerro hori abian jartzeko, eta egunean 70.000 maskara fabrikatzea aurreikusten da, EBk homologatuak eta Akreditazioko Erakunde Nazionalak (ENAC) egiaztatuak, gaur Lehendakariak ezagutu ahal izan duen moduan. Taldearen zuzendaria den Ignacio Alvarezek azaldu duenaren arabera, helburua da FFP2 eta FFP3 maskarak eta ehunak behar dituzten enpresa eta erakunde guztiei ematea. Eta hori guztia, gainera, ingurumen-arloko osagai garrantzitsuarekin, enpresak ekonomia zirkularreko prozesua abian jarri baitu. “Ekonomia zirkularrean oinarritutako ekoizpen integratuaren aldeko apustua eskertu besterik ez dugu; izan ere, sobratzen den ehunaren zati handi bat aprobetxatzen du, eta, horrela, hondakin-tasa ia nulua da. Gainera, erabilitako maskarak birziklatzeko sistema asmatu du”, nabarmendu du Chivitek.

Bisitan zehar, Lehendakariarekin batera izan da Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria den Manu Aierdi, eta Lehendakariak maskarak testatu eta zein materialekin eginda dauden ikus ahal izan du. Ildo horretan, Álvarezek azaldu du maskarek bost geruza dituztela, neurri batean mikrozuntz plastikoekin osatuak, eta ia erabateko babesa ematen diela. “Epe ertainera, plastikoarekin dugun esperientzia dela-eta, gure material propioa fabrikatu ahal izatea gustatuko litzaiguke, eta, modu horretan, geure burua hornitu”, adierazi du Mecacontrol Taldeko zuzendariak.

Lehendakariak, taldearen apustua ezagutu ondoren, “Nafarroako industriak berrasmatzeko duen gaitasuna” nabarmendu du, koronabirusak eragindako egoeraren aurrean, zerbitzu eta produktu berriak hornitzera behartu baikaitu, eskaria birbideratzearekin batera. Chivitek berrikuntzak duen garrantzia azpimarratu du, aldaketa industrial honen oinarri gisa, eta Nafarroako industria-enpresek garai berrietara egokitzeko duten indarra nabarmendu du.

Aurpegiko pantailetatik maskaretara

Produkzio-lerro berria martxoan NBEak fabrikatzen lehen aldiz hasi eta gero jarri da abian. Pandemia bete-betean, plastikoa eta aluminioa injektatzen eta plastikozko moldeak egiten aritzen zen enpresa aurpegiko pantailak fabrikatzen hasi zen, eta, gero, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari, zaharren egoitzei eta babes-sistema horiek behar zituzten beste erakunde batzuei eman zizkien. Lehen sarraldi horren aurrean, Foru Gobernuak hala eskatuta, osasun-arloko NBEak fabrikatzeko aukera planteatu zen.

Helburu hori aintzat hartuta, ekoizpeneko bi lerro berri sortu ditu, bata Cascanteko lantegian eta bestea Burgosen. Bietan produktu bera fabrikatuko da: FFP2 eta FFP3 maskarak, nahiz eta epe ertainera produktuak dibertsifikatzeko aukera ikusi, aire-iragazkiko maskarak eta norbera babesteko bestelako ekipamenduak gehituta.

Ignacio Álvarezek adierazi du proiektu berri honi esker, Mecacontrol Taldeak dibertsifikatu egin duela bere produkzio-jarduera, eta lehen aldiz bere produktua sortu duela, diseinatzetik hasi eta azken ekoizpenera bitarte.

Mecacontrol Taldeak sei lantegi ditu, horietako hiru Nafarroan (bi Cascanten eta bat Tuteran), eta beste hiru Burgosen, Jaenen eta Polonian. Gaur egun, 300 langile ditu, eta horien herena Foru Komunitatean aurkitzen da.