Descárgate la app
Datuen Zientziaren Laborategiaren bigarren edizioak 24 enpresa trebatuko ditu beren negozioetan datuen analisia aplikatzeko
2020ko urriaren 15a
Datuen Zientziaren Laborategiaren bigarren edizioak 24 enpresa trebatuko ditu beren negozioetan datuen analisia aplikatzeko
Industriaren eraldaketa digitala bultzatzeko Industria Planaren ekintza hau Nafarroako Gobernuak antolatu eta finantzatu du, eta izen-ematea urriaren 23ra arte egin ahal izango da
Industriako eta IKTen sektoreko 24 enpresak parte hartu ahal izanen dute Datuen Zientziaren Laborategiaren bigarren edizioan. Nafarroako Gobernuak bultzatu du ekimen hori, enpresetan datuak aztertzeko tekniken erabilera sustatzeko, prozesuak, produktuak eta zerbitzuak hobetze aldera. Interesa duten enpresek izena eman ahal izango dute urriaren 23ra arte, ostirala, Nafarroako Gobernuaren Atariko fitxaren bidez.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).