2020ko urriaren 11a

Osasun Departamentuak COVID-19aren 427 kasu atzeman ditu 3.049 proba egin ondoren

Atzo lau heriotza izan ziren eta kasu berri gehienak (%65) 45 urtetik beherako pertsonak dira oraindik ere

Osasun Departamentuak COVID-19aren 427 infekzio-kasu berri detektatu zituen atzo, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (ISPLN/NOPLOI) emandako datuen arabera. Osasun-sistema publikoan 3.049 PCR proba egin ziren, %14 positiboak, eta atzoko egunean koronabirusaren ondorioz lau heriotza izan ziren, 97 eta 82 urteko bi emakume eta 92 eta 89 urteko bi gizon.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).