2020ko urriaren 9a

Nafarroako Kirolaren Institutuak plan bat jarri du abian federazioen funtzionamendua eta zerbitzuak hobetzeko

2021eko ekaina bitartean egingo dira digitalizaziorako, kudeaketarako eta ekitaldien antolaketarako nahiz babesletzetarako

Nafarroako Kirolaren Institutuak formazio plan bat jarri du abian 2020-2021 urteetan kirol federazioentzako zeinak hiru programa dituen: Digitalizazioa –urriaren 6an hasi zen-, Nafarroako Kirolaren Kudeaketa Aurreraturako Programa, eta berariazko ponentzien modulua, babesletza berrasmatzea edo kirol-ekitaldiak antolatzea bezalako gaiak biltzen dituena.

Heziketa-plan honen xedea, alde bateti,k gaur egungo egoerak eskatzen duen digitalizazioa da, eta bestetik, kudeaketa-eredu bat ezartzea federazioen funtzionamendua erraztuko duten eta emandako zerbitzua hobetuko duten analisi- eta planifikazio-lanabesak erabiliz. 

Prestakuntza-ikastaroak urritik 2021eko ekainera arte emanen dira. Kirol-federazioek aukera izanen dute, GARDENA programaren bitartez, kalitatezko kudeaketa egiaztatzen duen zigilu bat erdiesteko. Hala, Nafarroa izanen da prestakuntza hori eta kalitate-ikurra baliatuko duten lehen autonomia-erkidegoetako bat.

Kirol-federazioek positiboki erantzun diote Nafarroako Kirolaren Institutuak eskaintzen duen prestakuntza honi, eta ia guztiek eman dute izena ikastaroetan, beren prestazioak hobetzeko asmoz.