Descárgate la app
Osasun Departamentuak COVID-19aren 272 kasu positibo zenbatu ditu
2020ko urriaren 6a
Osasun Departamentuak COVID-19aren 272 kasu positibo zenbatu ditu
Atzo, 6 hildako izan zirela jakinarazi zen, eta instalazioetan zein ZIUn ospitaleratzeak egonkor jarraitzen du.
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI) emandako datuen arabera, Osasun Departamentuak COVID-19aren 272 kasu berri zenbatu zituen atzo osasun sistema publikoan, 2.089 PCR egin ostean, eta % 13k positibo eman zuten. Atzo, gaixotasun horrek eragindako 6 heriotza jakinarazi ziren: 51, 94, 89 eta 81 urteko 4 emakume eta 87 eta 86 urteko 2 gizon. Zainketa intentsiboetako unitateko ospitaleratzea egonkor jarraitzen du, eta 24 pertsona ospitaleratuta daude.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).