Descárgate la app
Nafarroak urriaren 8ra arte luzatuko ditu prebentzio neurriak, COVID-19aren egoera epidemiologikoa dela eta
2020ko urriaren 1a
Nafarroak urriaren 8ra arte luzatuko ditu prebentzio neurriak, COVID-19aren egoera epidemiologikoa dela eta
Osasun Departamentuak prebentzio-neurri bereziak ezarriko ditu San Adrianen, koronabirusaren hedapena geldiarazteko
Nafarroako Gobernuak beste zazpi egun naturalez luzatuko ditu COVID-19aren kutsadura-kurba murrizteko irailaren 11n hartutako prebentzio neurriak (urriaren 8ra arte, osteguna barne), eta aldaketa batzuk egin ditu txikizkako saltokietako eta merkataritza-guneetako edukierei dagokienez. Neurri horien luzapena eta aldaketak gauerdian jarriko dira indarrean (urriaren 2ko 00:00etan, ostirala). COVID-19a geldiarazteko Nafarroako Gobernuak udan abian jarritako estrategia orokorraren barruan sartzen dira neurri hauek.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)