2020ko urriaren 1a

Hezkuntzarako COVID 19 batzorde teknikoak “burbuja” taldeen blokeko konfinamendu-neurriak malgutu behar diren aztertzeko eskatu du

Eztabaida-foro honetako kideek ikasle eta senide kalteberentzako irizpideak planteatzen dituzte, haien arreta akademikoa bermatzeko

Hezkuntzarako COVID 19 Koordinazio Batzorde Teknikoak uste du, Nafarroan 2020-2021 ikasturtea hasi eta hilabete igaro ondoren, birusak eskola-ingurunean duen transmisio-maila aztertu beharko litzatekeela, eta, emaitzen arabera, zehaztu beharko litzatekeela komeni ote den talde egonkorreko ikasleak taldean konfinamenduan sartzen jarraitzea edo neurri ez hain murriztaileak hartzea.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).