Descárgate la app
Maeztu kontseilariak Carlos Román Nazioarteko Saria jaso du Departamentuak politika publikoen inguruan egindako ebaluazio lanagatik
2020ko irailaren 30a
Maeztu kontseilariak Carlos Román Nazioarteko Saria jaso du Departamentuak politika publikoen inguruan egindako ebaluazio lanagatik
Gizarte Errealitatearen Behatokiak balorazioa egin zuen guraso bakarreko familien etxebizitzak alokatzeko laguntza ekonomikoen programaren eraginari buruz
Maeztu kontseilaria Carlos Galiana Valentziako Udaleko Berrikuntzako
eta Ezagutzaren Kudeaketako zinegotziaren eskutik saria jasotzen.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Gizarte Eskubideen kontseilari Mª Carmen Maeztuk Politika Publikoen Ebaluaziorako Carlos Román Nazioarteko Saria jaso du berriki Valentzian, Gizarte Errealitatearen Behatokiak egindako lan batengatik: "Laguntza ekonomikoen ebaluazioa, ordainketa bakarrekoa, diru-sarrera nahikorik ez duten guraso bakarreko familiei etxebizitzak alokatzea errazteko". Lan horrek lehen saria eskuratu du.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).