‘Pirineos La Nuit’ dokumentalak iluntasun naturala aldarrikatuko du ingurumena argi kutsaduraren aurrean babesteko elementu gisa

Iruñeko Planetarioak gidatutako ekimenak mugaz bi aldetako pirinioetako hainbat eskualdeetako babesa du POCTEFA Europako proiektuen baitan
2020ko irailaren 30a
videocam ‘Pirineos La Nuit’ dokumentalak iluntasun naturala aldarrikatuko du ingurumena argi kutsaduraren aurrean babesteko elementu gisa collections Irudi galeria

Iruñeko Planetarioan ‘Pirineos La Nuit’ dokumentala aurkeztu da gaur; ikus-entzunezko horrek urtean %2ko igoera duen argi kutsadurak ingurumenean duen eraginaren inguruan ohartaraztea du xede. Horrez gain, inguru horretako fauna eta flora babesteko iluntasun naturala aldarrikatzen du. Proiekzioa izen bereko mugaz gaindiko proiektuaren ekintzetako bat da, Pirinioetako paisaia partekatzen duten Frantzia eta Espainiako erakundeak biltzen dituena.

Iruñeko Planetarioan ‘Pirineos La Nuit’ dokumentala aurkeztu da gaur; ikus-entzunezko horrek urtean %2ko igoera duen argi kutsadurak ingurumenean duen eraginaren inguruan ohartaraztea du xede. Horrez gain, inguru horretako fauna eta flora babesteko iluntasun naturala aldarrikatzen du. Proiekzioa izen bereko mugaz gaindiko proiektuaren ekintzetako bat da, Pirinioetako paisaia partekatzen duten Frantzia eta Espainiako erakundeak biltzen dituena.

Nafarroako Lehendakari Maria Chivite ikus-entzunezko dokumentalaren aurreko emanaldian izan da. Dokumentu hori funtsezko dibulgazio-elementu bihurtu nahi da, bai astronomoentzat, bai herritarrentzat oro har. Dokumentala fulldome formatuan grabatu da planetarioetako kupuletan eman ahal izateko, eta, ildo horretan, gauean argi gehiago izatea beti onena ez dela azpimarratzen du; izan ere, izarrak ikustea eragozteaz gain, osasunean ere eragina du, eta animalia eta landare espezie askoren portaera aldatu egiten da argi artifiziala egoteagatik.

Errealitate horren aurrean, Chivite Lehendakariak herritarrak animatu ditu energia modu kontzientean eta kontrolatuan erabiltzera, “aldaketa klimatikoak gure gazteen etorkizuna modu itzulezinean konprometitzea nahi ez badugu, behintzat”. Azaldu duenez, argi kutsadurak “banan-banan tratatzea gomendatzen duten berezitasunak ditu, baina planetaren arazo orokorrean sartzen da”. Hori dela-eta, iraunkortasunaren alde elkarrekin lan egitea aldarrikatu du.

Helburu horrekin bat eginez, ‘Pirineos La Nuit’ dokumentalaren asmoa da mugaz haraindiko ekosistemen kalitatea hobetzen laguntzea, gaueko iluntasun naturala babestu eta errespetatuaz.

Mugaz haraindiko proiektua

Dokumentala programa zabalago baten icebergaren punta baino ez da. Programa horren buru Nafarroako Gobernua da, NICDO-Iruñeko Planetarioa eta Gestión Ambiental de Navarra, S.A. GAN-NIK enpresaren bitartez. Bertan, honako hauek hartzen dute parte: Syndicat Mixte pour la Valorisation Touristique du Pic du Midi; el Consell Comarcal de la Noguera CCN; Association A Ciel Ouvert – ACO; eta el Centre Permanent d’Initiatives pour l´Environnement BIGORRE-PYRENEES - CPIE65.

Modu horretan, Pirineos La Nuit: gauaren kalitatea babesteko eta hobetzeko Pirinioetako estrategia proiektua Europako POCTEFA programaren barnean sartzen da, eta, horrela, FEDER funtsen finantzazioa lortu ahal izan da, proiektuaren %65a estalita. Proiektuaren helburua da estrategia bat egitea, aldi berean erreferentzia eta ibilbide-orria izan dadin argi-kutsaduraren arazoa jorratu nahi duten beste enklabe edo eremu batzuetarako.

Ildo horretan, egoera hau zabaltzeko lan egiteaz gain gaur aurkeztutako dokumentala bezalako ekimenen bitartez, proiektuaren asmoa da Pirinioetan iluntasunak egun duen egoera eta biodibertsitatean duen eragina aztertzea; horretarako, iluntasuna neurtuko da Pirinioetako zeruan, eta saguzarrak eta lurreko ugaztunak bezalako animalia-espezie ezberdinak aztertuko dira. Neurketa-estazio horiek Europako STARS4ALL proiektuak sustatutako TESS-W munduko fotometro-sareari gehituko zaizkio.

Horrez gain, Midiko Gailurreko Behatokiaren Etxea birgaituko da, erakusketa finkoak eta ibiltariak egingo dira, eta Pirinioak iluntasun naturala babesteko erreferente bezala kokatzeko lan egingo da, ziurtapen-prozesuen eta seinaleen bitartez eta gaueko korridoreak eta begiratokiak martxan jarrita, besteak beste.

Nafarroa, araudiaren buru

Nafarroako Foru Komunitatea argiteria erregulatzeko eta gau-ingurunea babesteko legea onartu zuen lehen autonomietakoa izan zen 2005. urtean. Horri, gainera, foru-dekretua batu zitzaion. “Ez da nahikoa izan argi-kutsadurari eusteko, baina agerian utzi du garrantzitsua dela araudi-esparru propioa izatea argiztapenaren profesionalak arazo honi aurre egiteko kontzientziatzeko”, adierazi du Lehendakariak dokumentalaren aurkezpenean.

Europako proiektu hau bultzatuta, Chivitek mugaz haraindiko estrategia garatzea espero du, “argi artifizialaren erabileran jardunbide egokiak sustatzeko” eta estrategia  “partekatua, batera gobernatua eta partaidetua izatea nahi du, erdigunean ingurune naturalaren babesa eta mugaren alde bateko eta besteko biztanleen sentsibilizazioa jarriko dituena”.

Lehendakariak eskerrak eman dizkie proiektuan inplikaturiko pertsona guztiei haien lanarengatik, eta azpimarratu du Europan “planeta osasuntsu baterako trantsizioak agindu behar duela”, argi-kutsadura pixkanaka gutxitzen joateko.

Ikus-entzunezkoaren aurkezpenean honako hauek izan dira: Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko kontseilari Juan Cruz Cigudosa; Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilari Itziar Gomez; eta Kultura eta Kiroleko kontseilari Rebeca Esnaola. Horiez gain, bertan izan dira proiektuaren bazkideak, Erronkariko Batzarreko eta Uxueko Udaleko ordezkariak, Donostiako eta Lleidako planetarioetako ordezkariak eta POCTEFA eta Navarrefakoak.