2020ko irailaren 25a

Nafarroak COVID-19aren 314 kasu zenbatu ditu, 3.799 PCR egin ostean

Atzo 71 urteko gizonezko bat zendu zen eta 14 pertsona erietxeratu ziren

Osasun Departamentuak COVID-19aren 314 kasu zenbatu zituen atzo, Nafarroako Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Institutuak emaniko datuen arabera. Guztira osasun sistema publikoan 3.799 PCR egin ziren, proba gehien egin diren eguna, horietariko 8,2% positiboak. Atzo 71 urteko gizonezko bat zendu zen, eta 14 pertsona erietxeratu ziren (aurreko egunean baino 6 gehiago), horietariko inor ZIUn. 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).